wrapper

Karmelo Etxegaraiko Haur Hezkuntzako eraikinean (Euskalerriako eraikina) jolas eremua hobetzeko lanak hasi dituzte. Besteak beste, jolastokiaren zati bat estali egingo dute.

Udalak lizitaziora atera zuen proiektua, eta Construcciones Urbitarte enpresak lortu zuen esleipena. Bi lotetan banatuta egingo dira lanak. Lehenengoan, Haur Hezkuntzako eraikineko patioaren zati bat estaliko du enpresak, lau hilabeteko epean; bigarrengoan, berriz, eraikinaren jolasgunea hobetzeko lanak egingo ditu, inklusibitate irizpideekin, eta bi hilabeteko epea izango du.