wrapper

41 Euskal Antzerki Topaketak egingo dira aurtengo azaroan, Azpeitian eta bertan parte hartu nahi duten antzerki taldeek beren proiektuak aurkez ditzakete gaurtik apirilaren 25a bitartean. Deialdian parte hartzeko, beharrezkoa izango da Euskal Herriko taldea izatea eta antzezlan berria euskaraz izatea.

Izena ematerako orduan, antzerki obraren aurkezpena, sinopsia, fitxa teknikoa zein artistikoa eta material grafikoa aurkeztu beharko dira eta eskaerak, udaletxeko harreran, Kultura bulegoan edota modu elektronikoan egingo dira. Proposamen guztiak, apriliaren 25a aurretik aurkeztu behar dira eta aukeratutako obrak,  Euskal Antzerki Topaketetan taularatuko dira, udazkenean. Zalantzak argitzeko edo informazio gehiagorako 943 157 068 telefonora deitu edo  Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatz dezakete interesatuek. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information