wrapper

Nagore Alkorta Alkateak ebazpena sinatu eta berehala hartutako erabakiaren garrantzia azpimarratu nahi izan du. Adierazi du azpeitiarentzat estrategikoa dela Amue eremua eta bere garapena Azpeitiarren interesen arabera egin dadin lanean jarraituko duela. Etorkizunean, ibai ertza birgaitu eta naturgune zabala eskuratuko du Azpeitiak herri erdigunean. Etxebizitzak edota herri erabilerarako ekipamentuak ere egingo dira.

Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak Azpeitiko hirigintza antolamenduaren Plan Orokorraren 11 HE AMUE azpieremurako plan berezia abiatzen duen ebazpena sinatu berri du. Erabaki honekin, definitiboki itxi da Corrugados zegoen eremuan azpeitiarrek onartutako Hirigintza Antolamendu Plan Orokorrean jasota ez dagoen bestelako jarduerarik ezartzeko aukera. Nagore Alkorta alkatearen arabera publikoki emandako hitza betetzera dator gaur hartutako erabakia. "Plan berezi honen bitartez, Amue eremua herri erabilerarako berreskuratzeko atzerabiderik ez duen pausoa eman dugu."


Azpeitiak aspaldi erabaki zuen siderurgia aktibitatea trukutxora bideratu eta herriko erdigunean kokatua dagoen Amue eremua berreskuratzea. Horrela expresuki jaso zen Zarautz-Azpeitia eremu funtzionaleko Lurraldeko Plan Partzialean eta bertan aurreikusitakoari erantzuna emateko horrela jaso zen Azpeitiko Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorrean, EHBildu eta EAJren babesarekin. Orain, plan bereziaren bitartez, aurreikusitakoa errealitate bihurtzeko urrats berri bat eman da. Atzeraezina izango den pausoa eta herri erdiguneko eremuaren berreskurapen prozesuari bide emango diona.

Alkatearen arabera, "Azpeitiaren etorkizunerako estrategikoa da Amue eremuaren garapena. Eta gaur harturiko erabakiak etorkizunera begira kokatzen du Azpeitia. Oraindik urteak beharko dira bertako eraikinak bota, lurrak deskontaminatu eta aurreikusitako azpiegiturak eraikitzeko. Baina, lanak aurreratu ahala zalantzarik gabe eraldaketa handia eragingo du Azpeitian."

Udala Amueren garapena ahalik eta denborarik laburrenean gauzatu dadin lanean ari dela ere zehaztu du. Izan ere, Alkortaren arabera "Azpeitiarentzat estrategikoa da Amue eta bere garapena azpeitiarron interesen arabera egin behar da".

Bederatzi hektarea berreskuratuko dira
Amue eremuak bederatzi hektarea ditu; horietako zazpi gune industrial zaharkituak dira gaur egun. Eremuaren garapenarekin gune berde zabala, etxebizitzak eta ekipamenduak egingo dira. Eta, horretaz gain, Azpeitiak duen uholde arriskuari aurre egiteko hainbat neurri hartuko dira.  Horretarako, Eusko Jaurlaritzako ur departamentuarekin elkarlanean ibai-eder eta urola ibaien arteko lotura hobetzea aztertzen ari da udala, eta etorkizunean, ibaiak eremu zabalagoak hartuko ditu etorkizunean, eta Ibai ederrek dagokion eremua berreskuratzen duen bitartean.

pantailarako txikia

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information