wrapper

Jolasleku guztien egoera aztertu da eta herriko 31 parkeetatik 22tan esku-hartuko da. Hiru parke erabat berrituko ditu udalak: Balentina Agirre, Etxe-Alai eta Iñaki Azpiazukoa

Haurrei jolaserako eremu seguru eta egokiak eskaintzeko helburuz, Azpeitiko Udalak herriko 31 haur parkeetatik hemeretzitan konponketa lanak egingo ditu, eta hiru eremu erabat berrituko ditu. Haur-parkeen egoera aztertzeko helburuz, parkeen inbentarioa egin eta beren erabilera funtzionala egin zen lehenik eta azter-lana oinarri hartuta bi leihaketa publiko jarri zituen abian. Lehiaketa bat amaituta dago eta laster hasiko dira konponketa lanetan; bestea esleipen prozesuaren azken fasean dago. 


19 haur parketan hobekuntzak egingo dira. Done Jakue parkeko lur osoa aldatuko da eta plaza ondoko parke estalian zein beste batzutan hobekuntzak egingo dira. Horretaz gain, jolaslekuak edo jolasak konpondu edo berritu ere egingo dira beste guneetan. Konponketak Urdabil 2000SL enpresak egingo ditu eta 59.144,11€ko inbertsioa egingo du udalak horretarako. Lanak epe laburrean hastea aurreikusten da.


Leire Goenaga Hezkuntza Batzordeburuak herrian dauden parkeen bolumena izan du hizpide: “Haur eta gaztetxoentzako 31 jolasgune ditugu Azpeitian. Asko dira, herriko gune eta auzoetan banatuta daude eta guztiek ere erabilera handia dute. Haurren aisialdi eta jolaserako eremu egokiak eskaintzeko helburuz ohiko mantenu lanez gain, ezohiko azterketa egin dugu parkeen egoerei buruz eta horren ondorioz egingo ditugu berrikuntzak”, zehaztu du.

Hiru parke berri
Konponketak egiteaz gain, gaur egun, haur parkeak dauden hiru eremu erabat berrituko dira; Balentina Agirre, Iñaki Azpiazu eta Etxe-Alaikoa. Haur parke horietan dena berrituko da. Berritzerakoan kontutan izan dira adin desberdinetako haur eta gaztetxoen beharrak eta gaur egungo parkeen erabilerak, eta aniztasun funtzionala duten herritarrentzako ere egokiak diren jolasak jarriko dira. Lehiaketa publikoa esleipenerako azken fasean dago, eta otsaila edo martxoa artean berritzen hastea aurreikusten du udalak. Hiru parkeak aldatzeko inbertsioa gehienez ere, 228.168,22€koa izango da.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information