wrapper

Atzoko plenoan onartu zen (EHBilduren aldeko eta EAJren aurkako botoekin) Ekindar azpeitiarren energia kooperatibak Urrestillan plakak jartzeko Plan Berezia. Behin proiektuaren tramitazio guztia eginda, obrei lotutako baimenak eskatzeari ekingo zaio.



Hilabeteetako bide luzearen ostean, atzo eman zitzaion Urrestillan eguzki-plakak ezartzeko proiektua gauzatzeko ezinbestekoa den Plan bereziari onarpena. 2021eko ekainean eman zitzaion hasierako onarpena, eta atzo onartu zen behin betikoz. Behin plan hori onartuta, obra baimenak eskatu eta obrak hasteari ekingo zaio.


Atzora arteko tramitazio bidea azaldu zuen Nagore Alkorta Alkateak. Egin beharreko tramitazio guztia eginda, tartean beharrezko onarpen guztiak jasota, plana onartzeko ezinbestekoak diren Euskal Herriko Lurralde Antolamenduaren aldeko txostena, interes publikoko deklarazioa jasota eta udaleko hirigintza zein idazkaritzako aldeko txostenekin eman zen atzo plenora gaia: “Berme juridiko eta legal guztiak betetzen ditu plan honek”, adierazi zuen.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information