wrapper

Atzoko ohiko plenoan, gaurko Euskaren Nazioarteko egunaren baitan, HAKOBAn adostutako adierazpena onartu zuten, aho batez. Eneritz Albizu Euskara Batzordeburuak horrelako adierazpenak "hainbat sentzibilitateren artean adoste" pozgarritzak jo zuen hitza hartzean: "Horrek esan nahi du hizkuntza normalkuntzaren erantzule eta eragile garela guztiok. Dena den, adierazpenetatik ekintzetara jotzea beharrezkoa da", 

  • Azpeitiko Udalak euskararen normalkuntza sustatzeko hartutako neurriak ere aipatu nahi izan zituen mozioaren inguruko botazioa egin aurretik: 
  • Doako euskalduntzea bermatua dago aurrez aurreko zein autoikaskuntza ikastaroekin lehen urratsetik hasi eta C2 edo 4HE artean. 
  • Bizilagun berri gaztetxoentzat Etorkizun programa abian da, eskolekin koordinatuta. Integraziorako tresna da. Helduentzat ere aurreikusiak dituzte, lanbideei lotuta, oinarrizko edukiak ulertzeko eta erabiltzeko ikastaroak.
  • Metodologia berrienak proban jartzen ari dira udal euskaltegian; heldu eta gaztetxoen artean ulermena sustatzeko eta era erabileran pauso bat emateko
  • Lan munduan euskara sustatzeko Elegune egitasmoa abian da. Herriko enpresentzat euskara planak egin eta aholkularitza eskaintzeko. Hain zuzen, gaur bertan, jardunaldi bat dago antolatuta, herriko enpresa guztiekin gaia lantzeko eta zerbitzuaren berri emateko. 
  • 2021. urtearen bukaeran kale neurketa eginda, euskararen erabileraren egoera eta joerak ezagutzeko
  • Udalean bertan ere, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioaren mahaia dago, hizkuntzaren mahaia zeharlerro gisa tratatzeko, udal plan guztietan. 
  • Euskara zerbitzuetatik, eta UEMArekin elkarlanean, beste hainbat egitasmo ere bideratzen dira: merkatarientzako doako zerbitzua, hezitzaileentzat eta begiraleentzat sentsibilizazio saioak, eskoletan lanten diren arnasguneen unitate eta tailerrak....

Arlo horretan asko dagoela egiteko azpimarratu zuen: "Herritarren kezkak jaso ditugu eta geure egiten ditugu. Erronka potoloak ditugu euskararen erabilera gaztetxoen artean, ikus-entzunezko eta teknologia berrien erabilera, erreferenteak, bizilagun berrien integrazioa....". Aurrera begira, 2022.urteko aurrekontuen bidez, euskararen egoeraren diagnostiko oso bat egingo da: "Herritarrekin batera, arloz arlo parte hartze prozesuak eginda eta beste bide batzuetatik norbanakoen iritziak jasota". Bukatzeko, hori guztia posible egiten duten taldalde osoaren lana goraipatu eta eskertu nahi izan zuen. 

 

Mozioa


Euskara lanabes , aro berrirantz Erabilera-eremu berri eta ez formaletan ere, euskarak arnas berri Tentuz, baina ateratzen ari gara, azkenean, beltzenetik argira. Berreskuratzen hasigara gutariko bakoitzaren eta elkarrekin osatzen dugun herriaren eta gizartearen bizitza erakargarri ez ezik, jasangarri ere egiten duena: zuzeneko harremanak; elkartzeko ohiturak, aukerak eta guneak;
osatzen gaituzten besteengana biltzeko joera. Eta, horrekin batera, ezinbestekoa dugun jarduera ekonomikoaren hari eta sareak berriz ere indartzen ari gara, pandemiaren aurretiko tokira eta, inola ere ahal balitz, hobera iristeko itxa ropenez.

Eta erabaki sendo bat dugu gidari: ez dadila funtsezkorik ezer atzean geratu. Ezta euskara ere. lnola ere ez. Gurekin batera egin dio euskarak pandemiari aurre, eta gurekin irten behar du garaile. lzan ere, aro berrian, gure eta geure gizartearen zaurgarritasunaren jakitun egin gaituen egoera larriaren ondoren, harreman eta komunikazio molde, ohitura eta bide berriak sortzen ari dira,
eta are berriagoak eta harrigarriagoak sortuko dira aurrerantzean.

Pandemiak agerian utzi du jakin bagenekiena: zenbateraino diren ezinbestekoak komunikazio ildo eta sareak, zenbaterainoko balioa eransten dion komunikazioak gure zeinahijarduerari; orain, jakiteaz gain, sentitu ere egiten dugu errealitate hori: sakon-sakoneraino barneratu dugu komunikazioaren, harremanaren funtsezkotasuna. Hori da aro berriaren ezaugarri nagusietariko bat. Eta hori bera du euskarak erronka: komunikazio eta jarduera eremu berrietan ere, naturaltasun osoz, dagokion tokia hartzea. Eraginkorki. Tinko.

Euskara, euskal hiztunon komunitatearen jarrera proaktiboari esker, lKTek hizkuntza gutxituen hedapena eta indartzerako ekarri duten erronka handiari aurre egiten ari zaio, komunikazio eta informazioaren teknologien sareetan. Badu tokirik. Baliagarria da. Eta zinez zaila du hizkuntza ozeano erraldoian horrelakorik lortzea.

Eredugarria da alor horretan ere euskal hiztun komunitateak egin duen eta egiten ari den lana, besteak beste erabilerarekin zuzen-zuzenean loturiko presentzia delako euskarari benetako balÍo erantsia dakarkiona. Eta argi geratzen ari da erakunde publikook eskaini behar dugun ezinbesteko babes eta lidergotik, ekimen eta lankidetza publikopribatuaren eskutik lan egiten badugu, erronkaren neurriak ez gaituela beldurtu behar. Gai garela argiro erakusten ari garelako, adibidez hezkuntzaren munduan, hedabideenean, osasungintzarenean, eremu sozioekonomikoan, administrazioarenean eta beste hainbat eta hainbatetan urrats ausartak eman behar direla eta ematen arigarela euskal hiztunen eskubideen gauzapen errea lean.

Eta horietan guztietan aurrera egin beharra dago, jakina, aurrerapauso sendoagoa k ema ne z, jarraikortasu nez, etenga beko berriku ntza ren bidetik eta guztion konpromisotik. Baina pandemiaren osteko aro berriaren hasiera honek beste ikuspegi bat eranstea eskatzen digu: hizkuntzaren erabilera formalekin batera, eremu ez formaletakoa landu beharra dago, behar besteko lehentasunez.

Euskal hiztunak naturaltasun osoz gauzatu behar du euskaraz bizitzeko aukera, eguneroko harremanetan eremu formaletik lan mundu, aisialdi, kultur edo kirol eremuetara igarotzean, hori bera baita,
hain zuzen ere, euskaraz bizitzearen esanahietako bat. Ezin dizkiogulako euskarari ukatu gorputz eta espirituaren atseden eta gozamenari lotzen zaizkion eremu horiek. Eta hor aurrera egiteko, hiztunen konpromisoa ez ezik ezinbestekoa izango da instituziook egin behar dugun ahalegina: bitartekoak jarriz eta eredugarritasuna erakutsiz. Euskararen bizi-indarra dugu jokoan, eremu formalez gainera, eremu ez formal horiek euskararentzat irabaztearen erronkan. lzan ere, alor horretan euskararen erabilerak jauzi bat egiteak errotik eta norabide zeharo positiboan aldatuko luke hiztun asko eta askorengan, oso bereziki gazteengan, euska ra rekiko bizipena.

Aisialdi eta kirolaren eremuek badituzte, bestalde, berezko ezaugarri baliotsuak hizkuntza erabiltzeko ohituren aldaketari dagokienez, eta askotariko antolakuntzarako joera dute (klubak, federazioak, elkarteak, taldeak...). Nekez bilatuko genuke esparru egokiagorik gazteengana iristeko, euskararen erabilera ez formalari berebiziko bulkada emateko, partaide gazte zein ez hain gazteengan euskararantz urrats eraginkorra egiteko gogoa aktibatuz. Horra, beraz, eginkizuna. Aukera paregabea dugu normaltasun berri baterako bidearen hastapen honetan berreskuratzen ari garen eta asmatuko ditugun harreman eta erabilera-eremu berrietarako euskara, bidelagun ez ezik, lanabes eraginkor bilakatzeko. Guztion esku dago.

Eüskara prest dugu; gure gizartea, gogotsu; gure herria, erabakia hartuta. Abia gaitezen.