wrapper

Oharrak

Juana Agirre Oiarzabal, Catalina Bereziartua Altuna, Maria Ezeiza Salsamendi, Casiana Etxaniz Arrizabalaga, Joxepa Etxeberria Aizpuru, Maria Etxeberria Larrañaga, Isabel Gómez Azkune eta Maria Orbegozo Arzuaga omendu dituzte gaur Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia elkartean, Azpeitiko oroimen historikoa berreskuratu eta zabaltzeko egitasmoen baitan. Ekitaldian, emakume horien senitartekoak izan dira.

"Bota egin zituzten", horixe da 36ko Gerran frankistek bidali zituzten emakume haien senideek, behin eta berriz, errepikatu duten esaldia. 1936ko irailaren 19an, sartu ziren tropa frankistak Azpeitira, igandean beteko dira 85 urte, beraz, gerra herrira iritsi zela. Urteurren horren harira, Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia elkarteak memoria historikoa herritarren artean ezagutarazteko eta gertatutakoaren inguruan egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzeko ekitaldi bat egin dute gaur arratsaldean. Osasun alarma egoera dela eta, oraingoan, omenaldia jaso duten emakumeen senideak soilik izan dira Basazabal Jauregian. 

"Beldurra, izua, indarkeria… gerrra ekarri zuten, azken finean, egun horretan gurera. Eta urtemuga honen harira historian gertaturiko eta herriko hainbat familietan sufrimendu
asko eta mina eragindako gertakari bat gogoratu, eta historiari eta giza eskubide urraketei, izen-abizenak jarri nahi izan  dizkiegu. Gaurkoan, emakume izenak izango dira guztiak, gainera", adierazi du Nagore Alkorta alkateak.

Gerra gizonen kontua izan zela dirudiela gaineratu du: "Urte luzez gizonen izen eta izanetik kontatu da gertaturikoa. Askotan esan izan da emakumeak isilik izan zirela urte luzez beldurragatik; protagonistek esan izan dute, kontatu izan dutela, baina ez dituztela inork entzun. Guk zuen bidez, familien bidez, eta Javi Buces Azpeitiko memoria ikertu duen Aranzadiko historialariaren bidez jaso dugu gaur oroituko ditugun giza eskubide urraketen berri". 

Batzuk bakarrik eta beste batzuk seme-alabak aldean hartuta deserriratu zituztela gogorarazi du: "Etxea, herria eta familia utzi eta beste herri batera joan behar izan zuten. Bota egin zituzten. Hainbat kasutan, ezkutuan ere bizi behar izan zuten". Guztia, ezberdin pentsatzeagatik izan zela zehaztu du: "Batzutan beren jarrera politikoagatik, eta beste zenbaitetan aitak, semeak edo senarrak hartutako bideagatik, ezberdin pentsatzen zutenen ondoan egote hutsagatik"

Gaurkoan, 8 emakumeren giza eskubide urraketak ekarri dituzte gogora, baina Azpeitian badira gerra garaian giza eskubide urraketa gehiago jasan behar izan dituzten emakumeak. Eta horielk gogoratu ditu: "Badira gerra garaian zigor ekonomikoak jaso zituztenak, ilea moztu zietenak, kartzelan egon zirenak…Guzti horiengatik, jarraituko dugu historiari izenak jartzen, memoria zabaltzen, eta egia, justizia eta erreparazioaren baitan lanean". 

Bere aldtik, Javi Buces Aranzadi zientzia elkarteko historialariak emakume errepresaliatuak, "beraien senarrak edo seme-alabak gerra-frontean frankismoaren aurka borrokatzeagatik…edo  beraiek nazionalista izateagatik" izan zirela azpimarratu nahi izan du: "Mendeku ekintza bat izan zen, seme-alaba txikienak eta adinekoak zaintzen geratu ziren emakumeen aurkako mendeku ekintza bat". 

Emakume haiek 48 ordu baino gutxiagoko epean bota zituztela beren etxeetatik azaldu du: "Gero, pixkanaka bueltatu ziren etxera baina estigmatizazio sozialak urteetan iraun zuen. "Rojas, nacionalistas…"  deitzen dietela eta beraiek bakarrik zekitela zenbateko sufrimendua jasan behar izan zuten esanez, bukatu du. 

 

Memoriaren izen-abizenak

Juana Agirre: Herritik bota zuten senarra, Francisco Errasti “Trukuman” praktikantea, Eusko Gudarosteko Osasun-zerbitzuko kidea, non zenez zekitelako.
Hasieran Iruñara abiatu zen, baina azkenean Lazkaon lortu zuen bizitokia, ahizpa baten etxean. Haurdun zegoen.

Catalina Bereciartua: Nazionalista zen Catalina, eta sindikatuta egon zen errepublika-garaian. Altxatutako tropak Azpeitian sartu zirenean Atxubiaga baserrian egon
zen denboraldi batez, ezkutatuta. Azkenean Nafarroara deserritu zuten, eta han egon zen hilabetez-edo.

Maria Ezeiza: Juan, Alejandro eta gerrako frontean hildako Moises Campos Ezeiza milizianoen ama zen. Horregatik erbesteratu zuten sorterrira.

Casiana Echaniz: Lau seme-alaba adingabeekin batera bota zuten Casiana Azpeititik 1937ko otsailean, Emilio Gomez del Villar komandante militarraren aginduz. Aurretik, 1936ko urrian, Azpeitiko Junta de Guerra Carlista delakoak 500 pezeta-ko isuna jarria zion. Nafarroako Ollakarizketa herrira joan ziren, familiako bat bizi zen herrira, hain zuzen ere.
Astebetez egon zen Carmen herri hartan, eta Luis eta Carmelo, berriz, bi astez, eta Casiana eta seme gazteena, Imanol, hilabetez. Bitartean, Casianaren senarra, Carmelo, eta seme zaharrena, Jose, erbestera joan ziren. Filipinetan amaitu zuten azkenean. Antoniok (beste seme bat) langileen batailoi batean amaitu zuen gatibu, Loyola batailoiarekin borrokan ibili ondoren.

Joxepa Echeverria: Bere lau seme-alabekin batera etxea uztera behartu zuten, bere senarra gerrako frentean aurkitzen zelako. Hilabetez Nafarroako Betelu herrian
babes hartu eta gero, indultua komunikatu ondoren Beizamara itzuli ziren.

Maria Echeverria: Maria, 3 eta 4 urteko seme-alabekin batera, Odriozolaundi baserrianMaria, 3 eta 4 urteko seme-alabekin batera, Odriozolaundi baserrianegon zen bi urtez ezkutatuta, Azpeititik bidaltzeko agindua etorriondoren. Egozten zieten delitua Maximiano Eguibar Arreguimilizianoaren emaztea eta seme-alabak izatea zen.

Isabel Gómez: Azpeitian altxatutako tropak sartu aurretik, Isabelek Azpeititik ihes egin zuen adin txikiko bi alabak hartuta, eta Aizarnazabalen babes hartu zuen
15 egunez. Azpeitira itzuli ostean, erbesteratze agindua jaso zuen, gizona eta gainerako seme-alabak herritik kanpo zeudelako. Baina senitarteko bati esker Azpeitian geratu ahal izan ziren. Matxinatutako soldaduen uniformeak jostera behartu zuten.

María Orbegozo: Herria utzi eta Etxalarrera joateko agindua jaso zuen Mariak, senarraHerria utzi eta Etxalarrera joateko agindua jaso zuen Mariak, senarra(Rufino Larrañaga Iriarte “Kinttela”) gerrako frontean altxatutako tropenaurka borrokan zebilela-eta zigor gisa. Etxalarrera joan beharrean Orionezkutatu zen Maria, Jone alaba txikiarekin batera, Rufi noren anaia batenetxean. Bitartean, beste hiru seme-alabak, beste familiako batek hartubehar izan zituen etxean, Azpeitian.

 

Elkarlan, emankorra

Alkortak eta Bucesek, biek esker hitzak izan dituzte. Duela hainbat urte hasitako elkarlanean herriko memoria perreskuratzeko pauso "garrantzitsuak" eman dituztelako elkarrekin. Herrian gertatutakoaren inguruan egia bilatu eta justizia eta erreparazioa aldarrikatzeko egiten ari diren ibilbidearen baitan, 5 liburu, herriko oroimen historikoa eta gertukoa jasotzen dituen webgunea, iaz egindako memoriaren inguruko jardunaldiak edo gaurkoa bezalako ekitaldiak egiten dituztela gogorarazi dute. Aurrera begira ere, lanean jarraituko dutela adierazi dute. 

 

Ekitaldia, irudietan

IMG 7508

IMG 7536

IMG 7532

IMG 7526

IMG 7521

IMG 7514

IMG 7501

IMG 7491

IMG 7488

IMG 7479

IMG 7477

IMG 7472

IMG 7460

IMG 7447

IMG 7545