wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udala kezkatuta dago hainbat momentutan, batez ere, Alde Zaharrean eta asteburuetan, sortzen diren jende pilaketekin: “Egoera zaila da, izan ere, tabernetako aforoa kontrolatuta, jaso dezaketen baino jende gehiago ari da pilatzen Alde Zaharrean”, adierazi du Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako buruak. Normaltasun berria sartu zenetik, astez aste, neurri desberdinak hartzen ari gara horrrelakorik gerta ez dadin. Hasieratik terrazen zein tabernen ordutegia zorrotz betetzen da, besteak beste: “Azken asteotan tabernariekin ere hainbat jarraipen bilera egin ditugu, eta azken astean, tabernetako aforoaren kontrolean jarri da arreta berezia, eta hori betetzeko gainean egon gara”, zehaztu du. Hala ere, ikusi da nahikoa ez dela eta bihar tabernariekin duten bileraren ostean, neurriak zorroztuko ditu Udalak. Jende pilaketarik ez sortzeko udaltzaingoko baliabideak indartuko ditu eta jende asko dagoen guneetan maskarilla erabiltzea beharrezkoa dela gogoraraziko du.

Osasun larrialdian egonik, eta han-hemenkako fokoak gero eta gertuago daudela ikusirik, Herrizaingo sailarekin eta osakidetzarekin bildu ziren atzo udal arduradunak: “Jende pilaketak sortzea herri guztietako arazoa dela adierazi ziguten. Baina Azpeitian ohiko egoera batean festen atarian izango ginateke. Santio eta saninazio festak bertan behera utzi badira ere jendea etorri eta pilaketak sortzeko arriskua dagoela jakitun gara. Horregatik, aurrera begira urrats gehiago emango ditugu, eta guztia Herrizaingo Sailarekin koordinatuko dugu”, jakinarazi du.

Osasun saileko arduradunak prebentzio neurrien garrantzia aipatu zien. Izan ere, atzo eguerdira arte, momentuz, azken asteotan bezala, ez dela positiborik izan herrian jakinarazi zien: “Positiborik ez izan arren, kontagio arriskua hor dago beti”, azaldu du. Fokoren bat sortuz gero jarraitu beharreko neurriak diseinatzeari ekin diote elkarlanean: “Badezpada aurre hartu eta broteren bat dagoen kasuan jarraitu beharreko protokoloa, hartu beharreko neurriak, herritarrekin izan beharreko komunikazio kanalak… elkarlanean diseinatzeari ekin diogu”. Baina horrelakorik ez gertatzeko, argiak dira jarraibideak: maskarilla, segurtasun distantzia eta eskuen higienea.

Egoera konplexua da oso: “Gu ari gara herriko eragileekin elkarlanean neurriak hartzen, jarraipena egin eta erabaki gehiago hartuko ditugu. Baliabide gehiago ere jarriko ditugu pilaketa gehiago egon ez dadin, baina egoera honek herritar guztion konpromisoa eskatzen du. Horregatik azpeitiak guztiei dei egiten diegu, bereziki, Alde Zaharreko pilaketak ekiditekoeta maskarilla erabiltzeko”, gaineratu du.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information