wrapper

Oharrak

Anbulatorio atzetik Matxinada kalerako zubiak malda handia du; irisgarritasun arazoei aurre egiteko asmoz, zubia egokitzeko lanak egingo dira bi fasetan. Lehen faseko lanak esleitu dira eta uda ostean hasiko dira obrak.

Azpeitiko Udalak anbulatorio atzeko zubiaren eta inguruaren irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko helburua du. Anbulategi ondoan eta autobus geltokietatik gertu dago zubia eta herritar askorentzat ohiko pasabidea da. Hala ere, bertatik pasatzea ez da guztientzako erraza, malda handia duelako. Hori horrela, faseka zubiaren malda malgutzeko proiektua abiatu du: “Urteetako eskaera bati erantzuna emateko asmoz egin dugu proiektua. Zubiaren oinarria ezin dugu aldatu eta ingurua egokituz herritar guztientzako moduko zubia izatea nahi dugu. Gaur egun zubi hori ez da guztientzat erabilgarria eta hori aldatzeko egingo dugu obra. Herritarren eguneroko irisgarritasuna hobetuz ere bizi kalitatean eragitea da helburua”, adierazi du Aitor Bereziartua hirigintza zinegotziak.

Inguruaren uholde arriskua dela eta, Urakek ez du zubian aldaketarik egiten uzten; beraz, oinarria aldatu gabe, inguruaren urbanizazioa moldatuz, malda leunduko da. Bi fasetan egingo dira obrak, lehen fasean anbulatorio aldeko zatia berrituko da eta obrak esleituta ditu Udalak. Hiru enpresa aurkeztu ziren lehiaketara eta Art eraikuntza enpresak egingo ditu eta 97.596€ko aurrekontua izango du.

Lehen fasea bukatzean bigarren faseari ekingo zaio, eta alde horretako zubiaren lanekin batera Matxinada kalean ibilgailu eta oinezkoen mugikortasuna hobetzeko egokituko da.

anbulatorioa

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information