wrapper

Oharrak

Herritar bakoitzak maskarilla berrerabilgarri bat jaso dezake Azpeitian. Azpeitiko Udalak eskuratu eta boluntario sarearen bidez hasi ziren pasa den astean banaketarekin; aste honetan ere asteazkenetik ostiralera 18:30etik 20:30era izango dira 14 postu. Pasa den astean herritar erdiek baino gehiagok eskuratu zuten beren maskarilla. 

Aurreko astean bezala, aste honetan ere asteazkenetik ostiralera bitartean banatuko dira herritarren artean erabilera askotako maskarillak. Asteazken, ostegun eta ostiralean (maiatzak 20, 21 eta 22an) aurreko astean jasotzerik izan ez zuten herritarrek maskarillak jasotzeko aukera izango dute. Auzoz auzo jarriko dira postuak 18:30etik 20:30era bitartean; guztira 14 postu jarriko dira herriko puntu desberdinetan. Herritarrak beraien bizilekutik ahalik eta gutxien mugitzeko helburuarekin, bakoitzak bere ohiko bizilekutik (enpadronatutakotik) gertueneko postura joan beharko du. Herriko karreretan bandoak jartzen ari dira auzo bakoitzeko bizilagunek zein postutara joan beharko duten jakiteko (aurreko asteko banaketa berdina mantenduko da). 

Herritarren erdiak baino gehiagok, eskuratuta

Pasa den astean hasi zen Azpeitiko Udala 85 boluntarioren bidez maskarilla berrerabilgarriak banatzen herritarren artean. Hasierako asmoa hiru egunetan 65 urtetik gorako herritarren artean maskarillak banatzea zen helburua, baina lehen egunean bertan banatu ziren gehienak. Hori ikusirik, herritar guztiek beren maskarilla eskuratzeko aukera aukera zabaldu zen. Lehen hiru egun horietan maskarillen erdiak baino gehiago banatu ziren. 

Haurrentzat ere maskarillak

Helduentzako maskarillez gain, haurrentzako maskarillak ere erosi ditu Udalak. 0-12 urtekoentzako maskarillak dira hain zuzen; helduenak baino txikiagoak dira. Horiek ere eskuragai dira postuetan..

Maskarillak erabiltzeko gomendioa
COVID-19aren pandemiaren asterik gogorrenak pasatu ostean, herritarrak hasi dira kalera irteten pixkanaka-pixkanaka. Itxialditik irteteko fase honetan, maskarilla erabiltzea gomendatzen du Osasun Sailak orokorrean; eta garraio publikoan zein beste hainbat leku publiko eta espazio itxietan derrigorrezkoa izango da egun gutxiren buruan. Gomendio eta betebehar horiei erantzun asmoz, Azpeitiko Udalak herritarren artean maskarillak banatzea erabaki du; norbera eta komunitatea zaintzeko bidea baita babes neurri hori hartzea.
Herritarrek jaso dezaketena maskarilla higienikoa da; norbera babesteaz gain besteak kutxatzea ere ekiditen du.

Maskarillen inguruko xehetasunak
Maskarilla higieniko berrerabilgarria da jaso duzuna, hau da, erabilera askokoa. Bere propietate guztiak mantentzeko ezinbestekoa da ondorengo jarraibideak segitzea.

  • Lixiba, kloro eta edozein detergenterekin garbi daiteke
  • 60-90 gradu bitarteko tenperaturarekin garbitzea aholkatzen da
  • Lehorgailua erabili behar baduzu 40 gradutara 15-20 baino minutu baino gehiagoan ez sartu
  • Ez plantxatu

Nola erabili
1. Maskarilla jantzi aurretik garbitu ongi eskuak gel desinfektatzailearekin edo xaboiarekin eta urarekin.
2. Sudurra eta ahoa tapatu maskarillarekin eta ziurtatu maskararen eta zure aurpegiaren artean ez dagoela zirrikiturik.
3. Ez ukitu maskarilla ahal dela. Ukitzen baduzu, garbitu eskuak urarekin eta xaboiarekin edo gel desinfektatzailearekin.
4. Maskarilla hezetzen edo bustitzen dela sentitzean, aldatu ahalik eta azkarren.

5. Maskarilla kentzerakoan, atzetik aurrera kendu. Hau da, belarrietako gomatik kendu eta ez ukitu tela. Kentzean, ontzi itxi batera bota segituan ez baduzu garbitu behar eta garbitu eskuak ondo, ondoren.

Postuak eta zein auzotakoek jasoko ditzaketen

Euskal Herria, Karmelo Etxegarai ikastola ondoa: Euskalerria auzoko bizilagunak.
Baigera II ondoa: Salbe 21-40 arteko karreretako bizilagunak.
Joxe Antonio Agirre Plaza: Salbe (1-20 artekoak), Joxe Antonio Agirre eta Urbitarteko bizilagunak.
Barrenetxeko parke berdea: Barrenetxe, Arria eta Oñatzeko bizilagunak.
Loiolabideko plazatxoa: Loiolabide eta Iñaki Azpiazuko bizilagunak.
Urrustillako plaza: Urrestilla, Nuarbe, Aratz-erreka eta Matxinbentako bizilagunak.
Parkea: Arana, Aranagoikoa eta Etxealaiko bizilagunak.
Betharram, Iraurgi ikastetxeko jolastokia: Pablo VI, Perdillegi, Artzubia eta 1766ko Matxinada kaleko bizilagunak.
Balentina Agirre plaza: Jose Artetxe, Ildefonso Gurrutxaga, Foru Pasealekua, San Martin Estrata eta Ibaieder kaleko bizilagunak.
Garmendi gaineko jola parke ondoa: Agirre auzoa, Garmendi eta Garate anaiako bizilagunak.
Olazko Amaren Plaza: Errebala, Goiko kale, Olazko Amaren Plaza eta Santutxo bizilagunak.
Plaza Txikia: Enparankalea, Elizkalea, Erdikalea, Plaza Txikia eta Perez Arregiko bizilagunak.
Plaza: Donejakue, Txaribarko errebala, Plaza, Landeta, Elosiaga, Izarraitz auzoa eta Loiolako bizilagunak.
Julian Elorza: Joan XXIII, Iberotarren plaza, Julian Elorza, Soreasu, Damaso, Madalena, Odria eta Enparangaingo bizilagunak.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information