wrapper

Oharrak

Gaur, martxoak 14, larunbata boluntario sarea osatzeko deiari erantzun dieten herritarrak antolatu eta hasi dira lanean. 50 lagun inguruk parte hartu dute gaur goizeko auzolanean. 9:00etan hasi dira lanean arrisku handiena duten herritarrak babesteko asmoz.

Goizeko lehen orduan hasi dira herriko adinekoei, gutun bidez, osatutako sarearen berri eman eta beraien beharrei erantzuteko telefonoak eta e-posta jakinarazten. Banaka zein binaka, prebentzio neurriak hartuta, banatu dituzte gutunak, auzoka, adinekoen postontzietara.

Gutunean, 65 urtetik gorako herritarrei hartu beharreko neurri eta gomendioak jarraitzeko eta etxean gelditzeko gomendatzen zaie, eta laguntza emateko (erosketak egiten laguntzeko, adibidez) Udal baliabideak jarri eta herritar boluntarioen sarea osatu dela jakinarazten zaie.

Herritar zaurgarrienen zerbitzura bi udal telefono jarri dira, 943 54 79 83 eta 943 15 71 92 eta Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikoa. Telefono horietan egunerokoari erantzuteko laguntza (erosketak egin eta sortzen diren bestelako beharrak) eta etxean egoteak sor ditzakeen bakardade eta egonezin sentsazioa dutenentzat asistentzia eskiniko da.

"Herritarrek erantzun oso ona eman diote boluntarioen sarea osatzeari eta benetan eskertu nahi dugu, batez ere gazteek herritar ahulenak laguntzeko azaldu duten prestutasuna", adierazi du Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak.

 

Hartutako beste hainbat neurri

Ostiral goizean hartutako lehen neurrien ostean, atzo egunean zehar eta gaur beste hainbat neurri hartu dira. Hala, ikastetxeetako jolaslekuak itxita izango dira aurrerantzean; eta kiroldegiko taberna, Sanagustin Kulturgunea eta Xoxoteko aterpetxea ere bai. Loiolako Sanjose festak eta Trikiti Jaialdia ere bertan behera utzi dituzte antolatzaileek.

Horretaz gain, Urola Erdiko Mankomunitateak eta Udalak adostuta hondakinen edukiontziak irekita izango dira behin-behinean; eskuen kontaktua eta arazoak gutxitzeko asmoz.

 

Koronabirusari aurre egiteko gomendioak

  • Eskuak maiz garbitu alkoholdun desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin. Ez ukitu ahoa, sudurra eta begiak.
  • Arnas higieneko neurriak: eztul edo doministiku egitea, ahoa eta sudurra ukondoarekin edo erabili eta botatzeko zapi batekin estaliz.
  • Gutxienez metro bateko tartea izatea gainerako pertsonekin.
  • Sukarra, eztula eta arnasa hartzeko zailtasuna izanez gero, eskatu arreta medikoa. Sintomak izanez gero osasun zentroetara ez joatea gomendatzen dute Euskadiko osasun agintariek, etxean geratzea (betiere egoera klinikoak horretarako aukera ematen badu) eta 900 20 30 50 telefono zenbakira deitzea, paziente bakoitzari dagozkion argibideak emateko.

Gaur goizeko auzolana, irudietan 

IMG 0378 min

IMG 0381 min

IMG 0382 min

IMG 0390 min

IMG 0390 min

IMG 0405 min

IMG 0408 min

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information