wrapper

Oharrak

Dena prest da festetarako, eta asteburuan hasiko dira lehen ekintzak. Santio egunez, uztailaren 25ean, baserritarren egunarekin etenik gabeko festa egunak ihasiko dira. Azpeitiko Udala  adin eta gustu guztietarako ekintzak antolatzen saiatu da: "Azpeitia anitza da, eta festak ere aniztasun horrentzat antolatu nahi izan ditugu", adierazi zuen Nagore Alkorta alkateak, atzo egin zen festen aurkezpenean. "Festak herri baten isla direla esan ohi dute, eta saninazioetan ere erakuts dezagun zein diren gure oinarriak eta baloreak. Erakuts diezaiogun munduari garena: etorkizunari irekitako herria, geurea dena maite duguna eta zaintzen duguna", gaineratu zuen.

Azpeitian kultur, kirol eta arlo sozialetan lanean ari diren hamaika talde daude eta aurtengoan ere txupinazoa botatzea mereziko zuten taldeak asko direla adierazi zuen.Saninazio bezperan, ordea, 75 eta 50 urteurrenak ospatzen dituzten Lagun Onak Futbol Taldeak eta Odol emaileen elkarteak emango diete festei hasiera: "Azpeitiko benetako altxorra, horixe da herri eragileetan lanean ari diren taldeak, eta saninazioen hasieran ere hori izango dugu presente". 

Bukatzeko, azken mezu bat ere adierazi nahi izan zuen: "Festak gozatzeko dira, denok gozatzekoak. Azpeitian guztiontzako lekua dago, igual du sexua, adina, arraza, erlijioa…. Guztiok dugu Azpeitiari eta festei zer eskainia, eta horixe errespetatzeko eta zaintzeko eskatu nahi dizuet. Sentitu aske zarena izateko, eta zergatik ez, sentiarazi aldamenekoa aske den bezalakoa agertzeko". 

Puzzle inklusiboa

Festak antolatzea  "puzzle bat egitea bezalakoa" dela adierazi zuen Mikel Odriozola Festa batzordeburuak. "Herriko eragile ugarik antolatu nahi izaten dituzte ekintzak egun horietan, eta hori egundokoa da. Udalari, guztiari forma eman eta osatzea egokitzen zaio". Eskerrak ere eman nahi izan zizkien ekintzen antolaketan ibiltzen diren guztiei eta orain artean festa batzordeburu izan den Mikel Ibarzabali "festak bideratuta" laga zituelako. 

Festa inklusiboak, adin desberdinen nahi eta gustuetarako ekintzak, bertako zein bisitiarientzako modukoak, emakume zein gizonentzako, haur zein helbuentzat…. Guztientzako festak antolatu nahi izan ditu Udalak, eta pauso garrantzitsua eman dutela nabarmendu zuen: "Aurtengoan aniztasun funtzionala duten pertsonek ere barrakez gozatzeko pausoak eman ditugu, eta bide horretan jarraituko dugu lanean".

Festak gozatzeko egunak izanagatik, batzuri lan egitea tokatzen zaie eta horientzat errespetua eskatu zuen: "Askotan, ez da erraza izaten festa giroa eta lana uztartzea, eta horregatik, errespetua eskatu nahi dugu. Errespetua han eta hemen lanean ari diren guztientzat". Ildo horretan, Azpeitira lanera etortzen direnentzat aterpea prestatuko duela Azpeitiko Udalak zehazt zuen: "Deskantsurako, lo egiteko, egoteko eta dutxatzeko lekua eskainiko zaie. Gure asmoa da herrian pasatu behar dituzten lan egunak ahalik eta erosoen pasatzeko baliabideak eskaintzea".

Erasorik gabe, lasai eta libre festan

Saninaziotan gustura eta libre sentitzeko festak izatea nahi du Udalak: "Festetan ere harreman parekide eta askeak eraiki eta aniztasunetik gozatzeko espazioa izatea nahi dugu. Azpeitiko Udalarentzat lehentasunezkoa da diskriminazio eta erasorik gabeko herria eta festak eraikitzea", adierazi zuen Idoia Arrizabalaga Parekidetasun zinegotziak. Lanketa horretan atentzio berezia jartzen da, azken urteotan festetan, eta batez ere saninazioetan. Horregatik, urte osoko hezkuntza eta sentsibilizazio ekintzei festetarako kanpainaren baitako neurriak hartuko dira aurtengoan ere.

"Dagoeneko hasiak gara herriko tabernetatik pasatzen eta erasoen aurrean nola jokatu jasotzen duen protokoa azaldu eta idatziz uzteaz gain, festetarako abian jarri den kanpainaren baitako hainbat pegatina utziko ditugu tabernetan jartzeko", adierazi zuen.

Urtero bezala, Plaza Txikian eraso matxistarik gabeko informazio eta arreta gunea jarriko da uztailaren 30ean, 18:00etatik 06:00etara, uztailaren 31n 20:00etatik 04:00etara eta abuztuaren 1ean, 18:00etatik 06:00ak bitartean. Horretaz gain, aurten berrikuntza gisa arreta telefono bat jarriko da egunero, 20:00etatik 08:00ak bitartean telefono horretan eraso matxisten aurrean informazioa eta aholkularitza eskainiko dute adituek. Festetan, telefono hori behar izanda ere eskura izateko pegatinak egingo dira, mugikorraren atze aldean pegatu ahal izateko.


Bukatzeko ondo pasatzeko deia egin zuen: "Ondo pasatu dezagun guztiok. Ibil gaitezen guztiok lasai, beti ere aldamenekoa errespetatuz eta garena eta ondokoak diren bezalakoak onartuz".

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information