wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak etxebizitza babestuak egiteko abiatutako prozesua aurrera doa, eta babestutako etxebizitzen zozketarako onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratu ditu. Hain juxtu, Esklabak-Iturzulo eremuko babes ofizialeko zerrendak, Esklabak-Iturzuloko tasatutakoen zerrendak, Done Jakue kaleko zerrendak eta Bustinzuriko Errebaleko etxebizitzen zozketarako onartu eta baztertuen zerrendak kontsulta daitezke. Alegazioren bat aurkeztu nahi duenak abenduaren 27a arte du horretrako aukera udaletxean. 

Azpeitiko Udalak etxebizitza eskubidea bermatzeko helburuarekin, uda aurretik, Azpeitian epe motzean eraikiko diren etxebizitza babestuen eskaintza zabalen berri eman, eta promozio horietako zozketetan parte hartzeko deia egin zuen. Eskaintza horretan babes ofizialeko zein tasatutako etxebizitzak eraikiko dira, eta prozesua aurrera doa. Dagoeneko kontsulta daitezke behin-behineko onartu eta baztertuen zerrendak. Hala, alegazioak aurkezteko epea abenduaren 27an bukatuko da, eta epe motzean, behin betiko zerrendak argitaratzearekin batera jakinaraziko da zozketa eguna: "Jende askok eman du izena, eta horrek erakusten digu, aurreikusten genuen etxebizitza beharra erreala dela. Prozesua ondo doa, bai zerrendena baita etxebizitzak eraikitzeko tramiteena ere. Zozketa esan bezala, urtearen hasieran egitea aurreikusten dugu", azpimarratu du Josu Labaka zinegotziak.

 

Zerrendak koltsultagai

Babes Ofizialeko Etxebizitzak (BOE) Esklabak-Iturzulo

Alkatetzak 2018ko abenduaren 10ean emandako ebazpena. Honen bitartez, Azpeitiko udalerrian araubide orokorreko babes ofizialeko 29 etxebizitza esleitzeko prozeduran onartuak eta baztertuak izan direnen zerrendak argitaratzen dira

Kupo Orokorreko behin behineko zerrendak:

Onartuak

Ez onartuak

Kupo Mugikortasun Mugatuko behin behineko zerrendak:

Onartuak

Ez onartuak

 
Tasatuak Esklabak-Iturzulo
 
 
Kupo Orokorreko behin behineko zerrendak
 
 
 
Kupo Mugikortasun Mugatuko behin behineko zerrendak:
 
 
Ez onartuak
 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information