wrapper

Errenta aitorpena euskaraz egiteko UEMAren kanpainarekin bat egin du udalak

Errenta aitorpena euskaraz egiteko UEMAren kanpainarekin bat egin du udalak

Herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiaraziko dute gaurtik aurrera UEMAk eta hainbat erakunde publikok, elkarlanean, eta Azpeitiko Udalak ere bat egin du. Kanpaina honekin UEMAk lortu nahi duena errenta aitorpena euskaraz egitea.

Gainean da 2022ko errenta eta ondarea aitortzeko garaia eta, ohi bezala, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, bertako kide diren udalekin eta foru ogasunekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du aurten ere, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian. Errenta euskaraz egiten duen herritarren kopurua urtez urte gorantz ari den arren, errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindik, eta horretan eragin nahi dute UEMAk eta udalek, herritarrei administrazioarekin ere euskaraz aritzeko deia eginez. Apirilaren 3an hasi da kanpaina Arabako eta Gipuzkoako foru ogasunetan, eta ekainaren 30era arte iraungo du.

Tokian tokian, elkarlana eta askotariko kanpainak

Udalekin eta hainbat erakunde publikorekin elkarlanean gauzatzen da kanpaina, eta foru ogasun, eskualde edo udal elkarte bakoitzak moldatzen du bere beharren arabera. Mezu orokorra berbera da leku guztietan, baina tokian toki, foru ogasun, eskualde edo udal elkarte bakoitzak bere errealitate soziolinguistikoaren arabera moldatzen du kanpaina eta mezua. Besteak beste, Errenta aitorpena euskaraz lelodun kartel orokorra eta azalpen kartela jarri ditu eskura UEMAk, nork bere arabera moldatzeko aukerarekin. Gipuzkoan, aurten ere, Ogasunarekin euskaraz leloa erabiliko du aldundiak, eta UEMAk ere halaxe gehituko du Gipuzkoako udaletara zabaldutako euskarri guztietan.

Errenta euskaraz egiteko modu bat baino gehiago daude: autolikidazio proposamena onartzeko orduan, eta baita aitorpena internetez edo modu mekanizatuan ogasunaren bulegoetan aurrez aurre egitean ere, euskaraz egin nahi duzula hautatuz edota dagokion langileari horrela adieraziz. Bestalde, aitorpena gestoria batean eginez gero, errenta aitorpena euskaraz egiteko eta ogasunekiko harremanetan euskara aukeratzeko borondatea ere adierazi daiteke.

Iazko Azpeitiko datuak
Azpeitiaren kasuan, pasa den urtean, 2021ko errenta aitorpena egiterakoan, honakoak izan ziren datuak:
Guztira eginiko errenta aitorpenak: 8.096
Euskaraz eginiko errenta aitorpenak: 3.656 (%45)
Euskaraz egin ez ziren errenta aitorpenak: 4.440 (%55)

Leer más
Amue eremua herriarentzat berreskuratzeko plan bereziari hasierako onarpena eman dio Azpeitiko Udalak

Amue eremua herriarentzat berreskuratzeko plan bereziari hasierako onarpena eman dio Azpeitiko Udalak

Nagore Alkorta Alkateak ebazpena sinatu eta berehala hartutako erabakiaren garrantzia azpimarratu nahi izan du. Adierazi du azpeitiarentzat estrategikoa dela Amue eremua eta bere garapena Azpeitiarren interesen arabera egin dadin lanean jarraituko duela. Etorkizunean, ibai ertza birgaitu eta naturgune zabala eskuratuko du Azpeitiak herri erdigunean. Etxebizitzak edota herri erabilerarako ekipamentuak ere egingo dira.

Leer más
Etxe hutsetan arreta jarrita, etxebizitza parkearen diagnostiko eta jarraipenerako tresna sortu du udalak

Etxe hutsetan arreta jarrita, etxebizitza parkearen diagnostiko eta jarraipenerako tresna sortu du udalak

Azpeitiko Udalaren lehentasun nagusienetarikoa da azpeitiarren etxebizitza beharrei erantzutea. Etxebizitza bat izatea eskubide subjetibo gisa aitortua dago eta erakunde publikoen betebeharra da eskubide hori bermatzea. Lanketa horretan, eta Azpeitiko etxebizitza parkea aztertu eta baliabide eta neurri egokiagoak hartu asmoz, etxebizitzen inguruko azterketa eta barne gestiorako aplikazio edo tresna bat sortu berri du Gislan kooperatiba txikiarekin.  "Azpeitiar guztien oinarrizko beharrak asetu eta Denontzako Azpeitia eraikitzeko estrategikoa da etxebizitza politikan urratsak eta politika aurreratuak bultzatzea", zehaztu du aurkezpenean Nagore Alkorta alkateak. 

Leer más
Joxe Takolo Beka handituta, abian da goi mendizaletasuna, abentura eta zientzia proiektuak sustatzeko aurtengo deialdia

Joxe Takolo Beka handituta, abian da goi mendizaletasuna, abentura eta zientzia proiektuak sustatzeko aurtengo deialdia

Joxe Urbieta Takolo mendizale azpeitiarraren izena eta izana islatzeko helburuz 2001. urtean eman zen lehen aldiz beka. Aurten, 4.000€ra igo dute bekaren diru kopurua Azpeitiko Udalak eta Euskal Herriko Mendi federazioak adostuta. Proiektuak aurkezteko azken eguna martxoaren 15a izango da.

Leer más
‘Adinekoen zaintzaren garrantzia’ jardunaldiaren baitan hiru saio antolatu ditu udalak otsailerako

‘Adinekoen zaintzaren garrantzia’ jardunaldiaren baitan hiru saio antolatu ditu udalak otsailerako

Otsailaren 1,8 eta 15ean, hiru asteazkenetan, ‘Adinekoen zaintzaren garrantzia’ jardunaldia egingo da Azpeitian. Gizartearen zahartzearen bilakaera, Azpeitiko Udalak erronka honi aurre egiteko dituen politika publikoak eta epe motz eta izango diren azpiegituren aurkezpena eta adinekoen bakardadea landuko dira besteak beste. Nagore Alkorta alkateak  adierazi duenez, "azken urteotan arlo horretan egiten ari garen ibilbidearen isla" izango da jardunaldia. Jardunaldiaren baitan, besteak beste epe motzean ateak irekiko dituzten etxebizitza tutelatuak, etxez etxeko zerbitzu integrala edo Perdillegin Gipuzkoako Foru Aldundiarekin adostuta eta Matia Fundazioak landutako mendekotasuna duten pertsonentzako zentro balioaniztunaren proiektua aurkeztuko da lehen aldiz jendaurrean. Saio guztiak 18:00etan Azoka Plazako lehen solairuko aretoan izango dira, eta aurrez ez da izenik eman beharko. 

Leer más
Euskara plana osatuta, Euskara Mahaia sortzea helburu

Euskara plana osatuta, Euskara Mahaia sortzea helburu

Atzo arratsaldean aurkeztu zen 2026. urtea arteko Azpeitiko Euskararen Plan estrategikoa, jendaurrean. Plana osatzeko prozesuan ia 150 herritarrek hartu dute parte, antolatutako saioetan zein etxez etxe banatutako galdetegiaren bidez. Eneritz Albizu Euskara batzordeburuak parte hartzaileak eskertu nahi izan ditu: “Plana zuek egin duzue, herritarrok esandako eta hausnartutako arloetatik sortu da. Orain abian jartzea eta jarritako lan ildoak eta erronkak betetzeko ekitea dagokigu. Hori ezin du udalak bakarrik egin, guztion elkarlana ezinbestekoa da euskarak atzerapausorik eman ez dezan Azpeitian”. Ondorioz, planaren eragile eta zaindari lanak egingo dituen Euskara Mahaia osatzea da asmoa. Horretarako, lehen bilera otsailaren 8an egingo da 18:30ean Basazabalen.

 Kontsultatu Euskara Plana

Leer más
Herriko 22 haur-parketan konponketa eta eraberritzeak egingo ditu udalak

Herriko 22 haur-parketan konponketa eta eraberritzeak egingo ditu udalak

Jolasleku guztien egoera aztertu da eta herriko 31 parkeetatik 22tan esku-hartuko da. Hiru parke erabat berrituko ditu udalak: Balentina Agirre, Etxe-Alai eta Iñaki Azpiazukoa

Leer más
Euriari eta hotzari,  danbor hotsa!

Euriari eta hotzari, danbor hotsa!

22:00ak puntuan zirela eman zaio hasiera sansebastian bezperako helduen danborradari. Bi urteko hutsunearen ostean, eguraldia alde ez bada izan ere, gogotsu irten dira 30 talde eta 2.000 herritar inguru, Azpeitiko festarik parte hartzaileenaz gozatzera. Errebaletik irten eta parrokiarako bidea zuzen eta zaparrada tartean egin dute talde guztiek. Hango geldialdiaren ostean, Alde Zaharra zeharkatuz iritsi dira talde guztiak plazara,  han 00:00etan San Sebastian martxa jotzeko. Talde bakoitzak bere bidea hartu aurretik, Pantxoa eta Peioren Batasuna kanta jo dute danborzale guztiek plazan. 

Leer más
Danbor hotsak itzuliko dira kalera sansebastianetan

Danbor hotsak itzuliko dira kalera sansebastianetan

Iristear dira 2023ko sansebastianak. Bi urteko hutsunearen ostean, dena prest da eta danborzaleak danbor hotsez gozatzeko gogotsu dira. Pasaden astean hasi ziren danborradetako helduen entseguak, eta gaur hasi dira atabalak astintzek haurrak. 22:00etan hasiko da taldeen desfilea eta 30 talde eta 1.500 lagunetik gora kalean festaren parte.
Iritsi dira sansebastianak. Bi urteko etenaren ostean, berriro ere 30 danbor-talde eta 1.500 azpeitiarretik gorak parte hartuko duten egunak bertan ditugu. Gogoz daude helduan, gogoz haurrak, eta ia guztia prest du udalak. "Pozgarria da da berriro ere hain geureak eta horren parte hartzaileak diren sansebastian festen bezperan egotea. Azpeitiar asko eta askok gogoz bizi ditugu festa hauek, tanborra joaz edo kalean taldeak ikusiz, txaloak joaz edo animatuz. Aurtengoan, badaude berrikuntzak, baina berrikuntzarik onena berriro kaleak hartzea izango da", adierazi du Nagore Alkorta alkateak gaurko festen aurkezpenean. Ikusi egitaraua. 

Leer más
2030 euskara plana eta euskara mahaia osatzeko proposamena aurkeztuko dira urtarrilaren 25ean

2030 euskara plana eta euskara mahaia osatzeko proposamena aurkeztuko dira urtarrilaren 25ean

Parte-hartze prozesu bat abiatu zuen udalak, Emunekin batera, udazkenean, eta 150 herritar ingururen parte-hartzearekin osatu da 2030 Euskara Plana. Aurkezpenean behin-behineko plana aurkeztuko da, eta ekarpenak egiteko aukera egongo da. Euskara Mahaia osatzeko proposamena ere bertan aurkeztuko da.

Leer más

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information