wrapper

kultura sub

Azpeitiko Udalak inoiz baino apustu handiagoa egin du aurtengo Antzerki Topaketak antolatzeko

Azpeitiko Udalak inoiz baino apustu handiagoa egin du aurtengo Antzerki Topaketak antolatzeko

Gaur eguerdian aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak XXXIV. Antzerki Topaketak, antzerki munduko eragilez inguratuta. Eneko Etxeberriak Antzerki Topaketak egiteak atzean duen lan guztia azpimarratuz hasi du hitzartzea: "34 urtean topaketek iraun dezaten atzean lanordu asko daude. Urtero-urtero lan handia egiten da Euskal Antzerki Topaketak antolatzeko, eta eskerrak eman nahi dizkiet denei". Aurten, gainera, Udalak egindako esfortzua handiagoa izan dela ere salatu eta azpimarratu nahi izan du: "Aurten, 34 urtean lehen aldiz, Eusko Jaurlaritzak ez du diru-laguntzarik eman topaketa hauek antolatzeko. Salatu behar dugu topaketak lagundu beharrean hiribururen batera bideratuko zutela laguntza. Baina Azpeitiko Udalaren apustua sendoa da, Antzerki Topaketak betiko indarrez egiteko apustua egin dugu, eta horrela jarraituko dugu egiten". Salaketa horrekin bat egin dute EHAZE eta Zestoako Interpretazio Zentroko kideek ere. Etxeberriak bukatzeko ikusleak izan ditu gogoan: "ikusleak dira hust egin izan ez duten bakarrak orain artean, eta aurtengoan ere horixe eskatu behar diegu antzerkizaleei; ez huts egiteko eta etortzeko Antzerki Topaketez gozatzera ".

Leer más
Dena prest zapatuko XI. Libre Ardo Dastaketa Egunerako

Dena prest zapatuko XI. Libre Ardo Dastaketa Egunerako

Dena prest da zapatuko Ardo Egunerako. 23 upategiren ardoak izango dira 11:30etatik 14:30ak bitartean, Plazan XI. Libre Ardo Dastaketa Egunean. Azken urteotako gisara Euskal Herriko IV. Txorizo Egosi Lehiaketa ere egingo dute, eta 30 harakin inguruk parte hartzea aurreikusten dute antolatzaileek. Mikel Ibarzabal Festa batzordeburuak azaldu duenez, azken urteotako ardo dastaketa egunen oso antzekoa izango da: "Urtez urte saiatzen gara gauzak egokitzen eta hobetzen, baina ondo funtzionatzen du Ardo Egunak eta bere horretan mantentzen dugu" adierazi du. Gogoratu du kopak bost eguroan salduko direla, eta 5 ardo txartel jasoko direla koparekin batera. 

Zigor Odriozolak "maila oneko" ardo dastaketa izango dela aurreikusi du eta ardo txuri berezi bat ekarriko dutela aurreratu du.

Leer más

Igandean hasiko da Organo Erromantikoko nazioarteko XVII. zikloa

Igandean emango zaio hasiera urtero antolatu ohi den organo erromantikoaren nazioarteko zikloari. Urriaren 9an, 20:00etan hasita, Loiolako Basilikan Mariatxen Urkia sopranoa, José Javier Etxeberria eta José Luis Franzesena eta Itziar Urbieta organo joleekin batera arituko dira. Egun horretan eskainiko dituzten piezen artean daude, besteak beste, O Azpeitia, Txokolo, Alleluya, Agnus dei edo Euskal Herriko. Josu Labaka zinegotziaren hitzetan, organo erromantikoaren zikloa indarra hartzen ari da: "Gero eta jende gehiago joan ohi da organo kontzertu hauetara, eta poztekoa da", adierazi du. Azpeitiak organoekin historia estua duela ere gogorarazi nahi izan du: "Balio handiko organuak ditugu herrian, Loiolakoa kasu. Organeriek ere lotura estua izan dute gure herriarekin, eta guk ziklo hau bezalakoak bultzatzen jarraituko dugu, hari hori eten ez dadin", bukatu du.

Aurtengo zikloaren baitan, urtero Azkoitia eta Bergararekin txandatuz joan ohi den ikasleen kontzertua Azpeitian egingo da. Urriaren 22an egingo da 12:00etatik aurrera Loiolan: "Etorkizuneko organu-joleen kontzertua hemen egingo da aurten, eta zorteko gara", adierazi du Labakak.

Azpeitiko egitaraua

Urriak 9, igandea 20:00etan

Mariatxen Urkia sopranoa, J.J. Etxeberria baritonoa eta Itziar Urbieta eta Jose Luis Frantzesena organo jotzaileak

Urriak 16, igandea, 20:00etan

Hondore abesbatza eta Ana Belen Garcia organo jotzailea

Urriak 22, zapatua, 12:00etan

Organo ikasleen kontzertu

Urriak 23, igandea, 20:00etan

Sergio Orabona organo jotzailea.

 

 

Leer más

Dena prest 50. eta 60. hamarkadetan etorritako azpeitiarrei esker ona adierazteko

omenaldia

Gaur aurkeztu dute datorren asteburuan egingo den festako egitaraua Udalak eta antolaketa lanetan ari direnetako batzuk. Pasa den astean Udalak aurreratu bezala, datorren ostiral eta zapatuan duela 40-50 urte, batez ere, Andaluzia, Extremadura eta Galiziatik etorritako azpeitiar haiei errekonozimendua egin eta ekarritako aniztasunagatik esker ona adieraztea da helburua. Asko eta asko, bizi hobeago baten bila lanera etorri ziren, baina Azpeitiari beren eskulanaz gain, bestelako ekarpena ere diote.

Beren herrietatik beste kultura eta bizitzero era bat ekarri zuten, eta hori ezbairik gabe kultur aberastasun izugarria izan da Azpeitiarentzat. Dantza, Kiko Venenoren kontzertua, herri bazkaria... guztia gaur egun Azpeitian bizi den kultur aniztasunaren ispilu izatea da helburu.

Leer más

50. eta 60. hamarkadan Azpeitira etorri zirenei esker ona adieraziko die Udalak

aitorpena

Azpeitiko Udalak 50. eta 60. hamarkadetan, batez ere, Gaztela, Galizia, Andaluzia eta Extremaduratik etorritako herritarrek Azpeitiari egindako ekarpena aitortuko die irailaren 23 eta 24an egingo diren ekintza ugariren bitartez. Herritar horien ekarpenak Azpeitia aberastu dute, batez ere, kultur arloan, eta hori erakusgarri izango da egun horietan.

Antolaketa lanetan ezinbestekoak izaten ari dira herritarrak, eta Udalak lan horretarako prest diren jatorri desberdinetako herritar horiek eskertu nahi ditu. Beraiek gabe ez zelako posible izango.

Jatorria utzi eta, erraza ez izan arren, etorkizuna gure herrian eraikitzeko esfrotzua egin behar izan zuten. Baina gure herriaren eskulan aktibo izugarria izateaz gain, kultur aniztasun eta aberastasunaren parte garrantzitsua ere badira, eta hori ere aitortu eta eskertu nahi zaie.

Leer más
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea