wrapper

kultura sub

Inauteriak gainean dira, eta azken urteotan egin bezala Azpeitiko Udalak, Artzain-Inudeenkin danborra jotzen irten nahi dutenek izena emateko epea zabaldu du. Urtetik urtera ekintzak indarra hartu du eta partehartze haundia lortu da. 

Entseguak otsailaren 17an (ostirala) eta otsailak 23an (osteguna) izango dira, 20:00ean eta Itsasi dantza taldearen egoitzan, Urola Kalea 6 behea.

Parte hartu nahi duen orok, bertara agertu beharko du. Izen ematea Udaleko kultur bulegoan egin daiteke, edota 943 157 068 telefonora deituta.

Ibilbide osoan bi pieza joko dira eta, beti pieza berak errepikatuz arituko dira danborjoleak. 

Tabernentzat oharra

Astelehen karnabalean tabernak mozorrotu eta tabernen mozorro lehiaketan parte hartu nahi dutenek izena eman behar du Udal Kultur Sailean 2017ko otsailaren 22a baino lehen.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea