wrapper

kultura sub

Astebete falta da Sansebastian bezperarako. Atzera kontaketa hasita dago. Aurten, inoiz baino tanbor hots handiagoa izango da; inoiz baino parte hartzaile gehiago izango dituzte haur zein helduen tanborradak.

1.800 herritarretik gora izango dira tanborra jotzen. Eta Hazparnetik etorritako haurren talde bat ere izango dugu gure artean, San Sebastian Egunean. Aurten, 30 urte betetzen dira Azpeitia eta Hazparne senidetu edo partezkatu zirenetik: "Urteurren borobil horren aitzakian harremana sendotzeko antolatu ditugun ekintzetako bat da danborradan talde bat izatearena. Horretaz gain, aurtengo karrozak ere gai hori izango du; Hazparnerekin dugun senidetza. Karrozako hainbat jantzi ere handik ekarriak izango dira", azaldu du Mikel Ibarzabal zinegotziak. Aurtengo karroza lehiaketa hutsa geratu zen, eta Udalak proposatuta Naiara Larrañaga eta Leire Iriartek egin dute elkarlanean.


San Sebastian Egunean Hazparneko senidetzaren inguruan lanean ari diren zenbait ordezkari ere etorriko dira, eta udaletxean harrera egingo zaie.
Sansebastian bezperako berrikuntza nagusia, berriz, Iraurgi Saskibailo elkartearen talde berria izango da. Sukaldariz jantzita irtengo dira. 40-45 bat lagunetik gorako taldea plazaratuko du ISBkoek, eta tanborradak iranaga izateaz gain, etorkizuna ere baduela ziurtatzeko pauso garrantzitsua da talde berri bat sortzearena.

Egitaraua

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea