wrapper

kultura sub

plaza

Eguraldiak eusti zion, eta giro ederraz gozatzeko aukera izan zen atzo Azpeitian. Asteguna zela nabari zen goizean, baina egunak aurrera egin ahala, jende ugari bildu zen plaza inguruko postuetara talo eta txorizoa jan etadantzara.

Goizean goiz hasi zen plaza betetzen, eta eguerdirako, jende mordoa bildu zen herri kirolak eta bertsolariak ikusiaz, txorizo eta taloez gozatzeko. Artisau eta baserritarren postuak aurten, azoka plazako obren ondorioz Done Jakue kalean izan ziren, eta Frontoi Txikian Ilunpeko pilotariek ikuskizun bikaina eman zuten  Patxi Azkargorta Memorialeko finaletan.

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea