wrapper

kultura sub

san martin zinea

Bihar, ekainak 15, ekingo diote San Martin egoitzan zinea eskaintzeari; aspaldiko asmo baten lehen pausoa emango dute horrela, San Martin egoitzak, Sanagustin kooperatibak eta Udalak. Bihar, 16:30ean, Amama filma eskainiko dute egoitzako kaperan, eta Asier Altuna zuzendaria ere bertan izango da.

Kultur Mahaiak Soreasuko zine aretoa kudeatzeko proiektuan aiatzen zen Kepa Urbietak aipatu bezala egitasmo hau: "Orduan jarri genuen Soreasu herritartu eta herria soreasuratu behar genuela. Hortik dator zinea herrira ateratzearena. Zineklubarekin elkarlanean udan aire librean zinea botako dugu, eta bihar,  zinea San Martin egoitzara ekarriko dugu" adierazi du.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea