wrapper

kultura sub

xanjuandei

Asteburuan izan da festa aukera gurean. Lasaoko festak, Eliz Kaleko festak eta Sanguandegiko festetan izan da zer ikusia eta zertaz gozatua. "Asteburu osoa izan da benetan pasatu dena. Festa guztiak batera tokatu dira, eta bakoitza bere mailan, giro ederrean joan dira", adierazi du Mikel Ibarzabal Festa Batzordeburuak.

Azken urteotan zenbait auzotako festak indarberritu eta gorakada handia hartu dute: "Auzoetako eragileek egindako lanaren eta Udalak emandako babesaren ondorioz indar handia hartu dute, Sanjuandegiko festek, adibidez". Eta hori poztekoa da Ibarzabalen ustetan: "Urte gutxian buelta eman diote ahulduta zeuden festei, eta festa partehartzaile ederrak antolatzen dira gaur egun. Benetan txalotzekoa eta antolatzaileak zoriontzekoa da hori". Asteburuan, eguraldia ere lagun izan da eta txoko guztietako festak giro onean era aparteko ustekabekorik gabe pasatu dira.

"Hasiera ederra eman diegu auzoetako festen garai fuerteari. Atzetik etorriko dira, askorik itxaron gabe, besteak besteUrrestilako festak-eta", adieraz du bukatzeko.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea