wrapper

kultura sub

liburutegia

Zapatuan ospatuko da Liburuaren Nazioarteko Eguna, eta Udal Liburutegiak ere antolatu ditu aste osorako hainbat ekintza. Astelehenean eman zitzaion hasiera asteari, Iñaki Petxarromanen Kearen Fiordoa eleberriaren inguruko literatur solasaldiarekin. Ipuin kontaketa, irakurketa erraza, tailerra... denetik izango da liburutegian liburuaren eguna aitzakia hartuta. Zapatuan, berriz, liburutegitik plazara irtengo dute. Ohiturari segiz, udalak argitaratutako liburuak aterako dira plazara, eta aurten, Xalto pailazoaren ikuskizuna eta Ipuinaren Orudan kolaboratzaile izan direnei detaile bat emango zaie, esker ona adierazteko, zapatu eguerdian.

Liburutegia, osasuntsu
Indartsu dago Udal Liburutegia. Liburutegiko funtsa, bazkideak, maileguak, erabiltzaileak... datu positibo guztiak goraka doaz etengabean. Azken bost urteotako bilakaera oso positiboa izan da liburutegiarentzat. "Jendea liburuak, Cdak, DVDak mailegutzan hartzera, antolatzen diren ekintzetara, ikastera, ordenagailua erabiltzera... etortzen da, eta oso positiboa da hori", azaltzen du Leire Goenaga hezkuntza batzordeburuak.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea