wrapper

Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,
Azpeitia duinago, aktiboago, iraunkorrago, bizigarriago eta errotuago baterako agintaldi plana
"Nolako herria nahi dugu azpeitiarrok etorkizunean?". Azpeitiko udal gobernuaren ustez, hauxe da galdera horren erantzuna: duinagoa, aktiboagoa, iraunkorragoa, bizigarriagoa eta errotuagoa. Bost ezaugarri horiek iparrorratz gisa hartuta, eta

OficinaVivienda

Bide Azpiegituren foru diputatuarekin bildu da Nagore Alkorta alkatea

Bide Azpiegituren foru diputatuarekin bildu da Nagore Alkorta alkatea

Urola Erdiko alkateek eta eskualdeko eragile sozioekonomikoek bide azpiegituren egoeraren eta egun dauden premien berri eman diote Maria Ubarretxena Bide Azpiegituretako foru diputatuari. Leer más
Sansebastianen eraginez, aldaketak izango dira autobus zerbitzuetan

Sansebastianen eraginez, aldaketak izango dira autobus zerbitzuetan

Sansebastian jaietarako antolatutako ekitaldiak direla eta, urtarrilaren 20an eta 21ean, 16:30etik 20:00etara bitartean, autobusak ez dira geratuko anbulatorio aurrean. Julian Elortza eta Tren Museoko geltokiak, berriz, goiko saihesbidera pasatuko dira, hau da, Gau Argi aurrera. Aldaketen berri emateko, oharrak jarri dira geltokietan. Leer más
Oraindik ere aurkez daitezke Baigera II taberna-jatetxea kudeatzeko proposamenak

Oraindik ere aurkez daitezke Baigera II taberna-jatetxea kudeatzeko proposamenak

Hutsik geratu da Sanjuandegiko Salbe auzoko 34. zenbakian dagoen Baigera II erretiratuen egoitzako taberna-jatetxea kudeatzeko lehiaketa publikoa. Ondorioz, taberna-jatetxe hori kudeatzeko interesa duen orok bere proposamena aurkezteko aukera izango du. Informazio gehiago nahi duenak Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo 943 15 71 92 telefonora deitu behar du. Leer más
Euskararen egoera ulertzeko zenbait ikuspegi eta gako berri emango ditu  Iñaki Iurrebasok Azpeitian

Euskararen egoera ulertzeko zenbait ikuspegi eta gako berri emango ditu Iñaki Iurrebasok Azpeitian

Asko edo gutxi erabiltzen ote da euskara dagoen ezagutzarako? Aurrera goaz ala atzera goaz euskararen indarberritze-prozesuan? Zer perspektiba izan ditzakegu aurrera begira? Zein paper joka dezakete Azpeitia bezalako herriek euskararen indarberritze-prozesuan? Galdera hori eta tankerako beste batzuk izango ditu hizpide Iñaki Iurrebasok Azpeitian emango duen hitzaldian. Azpeitiko Euskararen Mahaiak eta Uemak antolatu dute, eta urtarrilaren 24an izango da, 18:30ean, Sanagustin Kulturgunean. Leer más
Buruzai proiektuaren inguruko jarrera berretsi, eta proiektuaren inguruko alegazioak aurkeztuko dituela iragarri du Azpeitiko Udalak

Buruzai proiektuaren inguruko jarrera berretsi, eta proiektuaren inguruko alegazioak aurkeztuko dituela iragarri du Azpeitiko Udalak

Urtarrileko ohiko udalbatzarra izan zen atzo, eta, besteak beste, Buruzai proiektuaren inguruan Sañu Bizirik taldeak aurkeztutako mozioa izan zuten hizpide. Leer más

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information