- 21/03/2024
Hainbat mozketa, film baten grabaketagatik
Burdinbideari buruzko Muga filma grabatzen arituko dira bihar Azpeitian, eta lan horiek eragina izango dute trafikoan. Urola kalean, 01:00etik 05:00etara, bost minutuka utziko zaie pasatzen ibilgailuei, eta hainbat aparkaleku kendu egingo dituzte. Argindarra ere moztu egingo dute ordutegi horretan. GI-361 errepidean ere bost minutuko etenak egingo dituzte trafikoan, AVIA gasolindegitik Burdinbidearen Euskal Museoaren parera arte. Leer más- 19/03/2024
Aniztasun Festa, Kilometroekin elkarlanean
Urtero bezala, Aniztasun Festa antolatuko du Azpeitiko Udalak. Aurten, ordea, berezitasun batekin dator; izan ere, Kilometroen lantaldearekin elkarlanean antolatuko da festa. Apirilaren 27rako, egun osoko egitarau zabala ari dira prestatzen, euskara zein aniztasuna ardatz hartuta. Leer más- 18/03/2024
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu kultur sorkuntzaren modalitatera eta 8.000 euro kultur sorkuntzako egonaldien modalitatera (4.000 euroko bi beka). Leer más- 18/03/2024
Hauteskunde mahaietarako zozketa, datorren astelehenean
Apirilaren 21ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira. Hauteskunde mahaietarako karguen zozketa martxoaren 25ean egingo du Azpeitiko Udalak, 09:00etan, ezohiko udalbatzarrean. Leer más- 18/03/2024
Ikasleak prest Korrika Txikirako
Gero eta gutxiago falta da 23. Korrika Azpeitira iristeko. Asteazken goizaldean sartuko da euskararen aldeko ekimena herriko kaleetan, 04:30 inguruan. Aurrez, bihar arratsaldean, Korrika Txikian parte hartuko dute herriko ikasleek. Leer másPróximos eventos
23
Abr
Azpeitiko Udal Liburutegian