wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
'Gizontasunak desmuntatzen: indarkeriatik aukera feministetara' tailerra izango da ostiralean

'Gizontasunak desmuntatzen: indarkeriatik aukera feministetara' tailerra izango da ostiralean

Mugimendu feministaren azken urteetako indar eta gorakadak eztabaida eta korapilo asko ekarri ditu. Indarkeria matxistaren hainbat aurpegi plazaratzearekin batera, indarkeria horren gaineko ardura eta erantzukizunak ere ipini dira erdigunean, eta, horrek, erresistentzia batzuk ekarri ditu. Leer más
Hainbat saio antolatu dituzte Nire Azpeitia plataforma ezagutarazteko

Hainbat saio antolatu dituzte Nire Azpeitia plataforma ezagutarazteko

Plataforma digital berri bat dator herrira: Nire Azpeitia plataforma. Tresna garrantzitsua izango da herriko dendari, ostalari, azokako saltzaile, negozio nahiz elkarteentzat; izan ere, beren bezeroekin modu berritzaile batean komunikatzeko aukera emango die. Herritarrentzat ere hainbat abantaila izango ditu, behar duten informazio guztia aurkitu ahal izango baitute plataforman. Gainera, doakoa eta erabilterraza izango da. Leer más
Mantentze lanengatik, itxita egongo da Zestoara arteko bidegorria

Mantentze lanengatik, itxita egongo da Zestoara arteko bidegorria

Astelehenean hasiko dituzte lanak, I-5.003F eta I-5.004F eremuan. Aurrena, Zestoatik Corrugados Lasaora arteko zatian arituko dira; hura bukatutakoan, berriz, Corrugados Lasaotik Ezkuztara arteko tarteari ekingo diote. Lanek irauten duten bitartean, bidegorria itxita egongo da 07:00etatik 15:00etara bitartean.  Leer más
Eskualdeko ekintzaile berriak omentzeko eguna

Eskualdeko ekintzaile berriak omentzeko eguna

Atzo, apirilak 16, Ekintzaileen Nazioarteko Eguna izan zen, eta eskualdean enpresa sortu berri duten ekintzaileak omendu zituen Iraurgi Berritzeneko Ekintzailetza lantaldeak. Lehen aldiz, Aldaketa ereiten: ekintzaileak eta hauen ekarpena eskualdean ekitaldia ospatu zuten. Bertan, 2023an enpresa sortu zuten ekintzaileek egindako ahalegina eta eskualdeko ehun-sozioekonomikoan izan duten inpaktu positiboa nabarmendu zituzten. Leer más
Enkarguk zerbitzuaren bizikletari buruz zerbait jakinez gero, Udaltzaingora jotzeko eskatu dute

Enkarguk zerbitzuaren bizikletari buruz zerbait jakinez gero, Udaltzaingora jotzeko eskatu dute

Asteburuan, lapurtu egin dute Enkarguk zerbitzuaren bizikletetako bat. Bi bizikleta ditu zerbitzuak, eta bietan txikiena lapurtu dute. Besteari, berriz, bateria kendu diote. Azoka plazako eraikin barruan zegoen bizikleta, eta handik hartu dute. Norbaitek informazio gehiago izanez gero, eskertuko da horren berri ematea Udaltzaingoari, zuzenean bulegora bertara joanda edo 943 15 13 13 telefonora deituz. Leer más