
- 14/01/2021
Kanpoko argiterian LED-ak ezarriz, energia kontsumoa gutxitzen jarraitzeko proiektua egin du Udalak
2014tik ari da urtez urte udala ohiko argiteria LED argiekin ordezkatzen, energia kontsumoa gutxitu eta CO2isuria gutxitzeko helburuarekin. Datozen bi-hiru urtetan 1.059 LED luminaria ezarriko ditu udalak eta 755.727,97€ko inbertsioa egingo du. Aste honetako plenoan proiektua gauzatzeko konpromisoa berretsi zen; hala, Europar Batasunak karbono gutxiko ekonomiara igarotzea errazten duten toki-erakundeen proiektu bereziei ematen dizkien diru-laguntzetara aurkezteko. Leer más
- 14/01/2021
Balkoietarako apaingarriak eta txapak jaso ditzakete herritarrek
Azpeitiko Udalak herenegun sansebastianetarako herriko balkoiak apaintzeko deia egin zuen. Sansebastianak girotzen joateko, herritarrei balkoiak apaintzeko udalak sansebastianetako banderak eta apaingarriak jarri ditu Aitzaki eta Agirre dendan, herritarrek debalde jasotzeko. Apaingarri horietaz gain, herritarrei beren apaingarri zein banderak egin eta balkoietan jartzera ere animatu dituzte herritarrak. Apaingarri horiekin batera, danborrik ez duenak txapak ere eskuragarri izango ditu, danborrik ez izatea ez dadin aitzakia izan ekimenarekin bat ez egiteko. Leer más
- 13/01/2021
Bihartik izango dira eskuragai ‘Amamaren danborra’ dokumentala ikusteko gonbidapenak
bihar, osteguna, jarriko dira 'Amamaren danborra dokumenta ikusteko emanaldietarako gonbidapenak eskuragai. Udal wegnunean eta Kulturazen webgunean eskuratu ahalko dira online. Eskura, berriz, aurrez Sanagustin kulturgunean izango dira eta emanaldiaren egunean bertan takilan ere izango dira batzuk. Leer más
- 11/01/2021
Bihar egingo da urtarrileko plenoa, 19:00etan hasita
Bihar, urtarrilak 12, asteartea, hileko plenoa egingo da 19:00etatik aurrera, udal pleno aretoan. Honakoak izango dira aztertuko dituzten puntuak: 1.- Udalbatzak 2020ko abenduaren 1ean egindako bilkuraren akta onartzea. 2.- Azpeitiko Udalaren Informazioaren Segurtasunerako Politika onartzea. 3.- Ohiko luminariak LED luminariekin ordezkatzea eta Azpeitian telegestio- eta fluxu-erregulazioko sistema berria ezartzeza helburu duen Kanpoko argiteria-instalazioen proiektua exekutatzeko konpromisoa hartzea. 4.- Galdera eta erreguak Leer más
- 08/01/2021
Ikastaro eta ekintza ugari izango dira datozen hilabeteotan Emakume Txokoan
Urte berriarekin bat, Jabetza Eskolaren baitan hainbat ikastaro antolatu ditu Udalak, Emakume Txokoan. Urtarriletik ekainera bitartean sei ikastaro gauzatuko dira. Horietaz gain, ohiko ikastaro iraunkorrak eta beste hainbat ekintza ere antolatu dituzte. Ikastaroetan izena emateko epea urtarrilaren 11tik 22ra izango da zabalik. Leer másWarning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/category.php on line 298