wrapper

Babes soziala, tokiko ekonomia sustatzea eta trantsizio energetikoa ardatz dituen aurrekontu
Udal Gobernuak prest du 2023. urteko aurrekontu proposamena. Abenduaren 13an horiek onartzeko plenoa egitea aurreikusten du eta gaur eman ditu aurrekontu proiektuaren proposamenaren inguruko xehetasunak. Azpeitiarren beharrei erantzuteko
Euskarara emozioen bidez erakartzeko eta integrazioa errazteko helburuz Harrera Egitasmoa abiatu da
Etorri berriak hizkuntzaren eta emozioen bidez herrian integratzea, horixe da Azpeitiko Udalak sustatuta Udal Euskaltegiaren bidez ikastetxeetan ipinitako programaren helburua. Kepa Urbieta Udal Euskaltegiko irakasleak landu eta osatutako
Zinuema, zinema aretoetan euskarazko eskaintza bermatzeko ekimena igandean hasiko da Azpeitian
Azken ikerketek argi erakutsi dute euskarazko kultur kontsumoa erdarazkoen oso azpitik dagoela. Euskal Herri osoan gertatzen da hori, baita udalerri euskaldunetan ere. Gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoari buruz UEMAk argitaratutako ikerketak ere

AzpeitiaOroimena

AzpeitiaOroimena

Kategorizatu gabea

Kategorizatu gabea (59)

'Kastellanuek' dokumentalaren emanaldirako gonbidapenak

  Francoren diktadura garaian bizi hobeago baten bila Azpeitira etorri ziren migranteen testigantzak jasotzen dituen dokumentala.    Estreinaldia Azaroak 26, larunbata 18:00etan Soreasu zinema aretoan Hartu gonbidapena   Emanaldia Azaroak 28, astelehena 21:00etan Soreasu zinema aretoan Hartu gonbidapena Leer más

El 11 de octubre se realizará una asamblea abierta a la ciudadanía

El Ayuntamiento de Azpeitia quiere poner en conocimiento de la ciudadanía azpeitiarra toda la información relativa al proyecto eólico "Piaspe". Para ello se celebrará el 11 de octubre a las 19:00 horas, una asamblea en Soreasu. Estarán presentes, representantes de la empresa pública noruega Statkraft, invitados por el ayuntamiento para poder ofrecer toda la información cara a cara y con total transparencia. El ayuntamiento también explicará la visión que tiene sobre el proyecto. El Ayuntamiento, además de invitar a tod@s  l@s azpeitiarras a la asamblea, quiere aclarar algunos puntos, al hilo de lo publicado estas últimas semanas: 1. Mensaje de tranquilidad. Tras la publicación interesada del tema en los medios, se ha generado curiosidad, debate y preocupación entre la ciudadanía. El Ayuntamiento intentará que el debate se lleve a cabo con la tranquilidad necesaria y que las decisiones se tomen de forma compartida. 2. El proyecto se encuentra en fase de preelaboración. El proceso será largo y aún quedan muchos interrogantes por aclarar. Queda por ver si el proyecto cumplirá los requisitos necesarios. Se deben realizar estudios de impacto ambiental, medir físicamente la presencia de viento, etc. Por lo tanto, no hay resultados asegurados. 3. Un modelo innovador que puede… Leer más

Festetako programa hainbat hizkuntzetan

Kontsultatu saninaziotako programa​       Castellano    Português Română    اردو        Leer más

Festetan eraso matxistei aurre egiteko protokoloa

Kontsultatu protokoloa euskaraz   Consulta el protocolo en castellano Leer más

Erronkak, lan ildoak eta ekintzak

1.- Etxebizitzaren arloan arreta pertsonalizatua, informazio osoa eta aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzea 1.1 Etxebizitzaren arloko aholkularitza zerbitzua 1.1.1 Etxebizitza beharra duten azpeitiarrei arreta pertsonalizatua1.1.2 Etxegabetze arriskuan dauden pertsonen arreta eta laguntzarako jarduera protokoloa1.1.3 Alokatzeko poltsa programa/ BIZIGUNE eta antzekoen gaineko aholkularitza (etxebizitza hutsen jabeei edo maizter izan daitezkeenei)1.1.4 Babes publikoko etxebizitzen eskaintzaren berri ematea1.1.5 Birgaitzearen arloko laguntza teknikoa (tramiteak eta laguntzak koordinatzea, EITE-en jarraipena, bizilagun-elkarteen bitartekaritza …)1.1.6 Udaleko nahiz beste erakunde publikoetako sustapen publikoen inguruko informazioa eguneratua eskaintzea ( betebeharreko baldintzak, laguntzak …) 1.2 Sentsibilizazio eta kontzientziazio estrategia 1.2.1 Etxebizitzaren funtzio sozialaz jabetzeko etengabeko lanketa 1.3 Etxebizitzaren arloko informazioa etengabe eguneratzea eta jarraipena egitea 1.3.1 Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlana1.3.2 Lankidetza Etxebizitzaren Euskal Behatokiarekin   2.-Hutsik dauden etxebizitzakmobilizatu eta alokairura bideratzea 2.1 Arrazoizko prezioko alokairua sustatzea hutsik dauden etxebizitzak merkaturatuz 2.1.1 Azpeitiko Udalak gazteei zuzendutako alokairurako laguntzak kudeatzea2.1.2 Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean jardutea, Bizigune eta ASAP programetarako etxebizitzen kudeaketa hobetzeko2.1.3 Etxe hutsen gaineko IBI errekargua mantendu eta Eusko Jaurlaritzak lege bitartez etxe hutsei ezarri dien kanona aplikatzen hastea2.1.4 Apartamentu turistikoen erregulazioa etxebizitzaren funtzio sozialaren mantentzea oinarri izanik 2.2 Alokatzeko lan-poltsa sustatzea 2.2.1 Alokatzeko lan-poltsaren bitartez errentan jartzeko etxebizitza hutsak erakartzeko lana indartzea (etxejabeekin harremanak)2.2.2 Azpeitiko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak… Leer más

Estrategia

Azpeitia 2030 plan estrategikoren helburu nagusia eragileon artean herrigintzan eraman beharreko norabidea adostea izan zen. Azpeitiak datozen urteetarako dituen lan-ildo eta erronka nagusiak jaso ziren bertan. Eta azpeitiarren egunerokoan duen garrantziagatik, beste hainbat lan ildorekin batera, etxebizitzaren problematikari erantzutea ildo propio bezala markatzea erabaki zen. Orain, etxebizitza plan honen bitartez, plan estrategikoan jasotakoan garatu nahi da. Helburu nagusia azpeitiarren etxebizitza beharrei erantzutea izanik, lehenik eta behin, ezinbestekoa da behar horiek identifikatzea. Horretarako, aldian behin egingo diren azterketek garrantzia berezia izango dute Azpeitiko Udalaren etxebizitza politika definitzerako orduan. Beraz, sinpleki, beharrak identifikatu eta baliabide publikoak behar horiei erantzutera bideratzea izango da estrategia. Eskuartean dugun etxebizitza plana osatzeko abiapuntua ere etxebizitza premia aztertzeko diagnostikoa izan da. Eta azpeitiarren etxebizitza beharrak jasotzen hasita, agerian gelditu dira hainbat sektorek dituzten zailtasunak; Azpeitira etorri berriak diren herritarrak eta gazteak dira behar nabarmenenak dituzten kolektibo nagusiak. Baina, agerikoak dira baita ere, emakumeek, familia monoparentalek, bananduek edota adinekoek dituzten behar espezifikoak ere. Lau urtez behin eguneratzea aurreikusten den etxebizitza beharren azterketak jarriko dio norabidea etxebizitza politikari. Baina, behar orokorretatik harago, modu iraunkorrean azpeitiarren beharrak jasotzeko eta arreta pertsonalizatua eskaintzeko ahalegina egingo du Azpeitiko Udalak. Izan ere, azpeitiar guztiek etxebizitza eskuragarri izan dezaten lortzeko bakoitzaren behar espezifikoei erantzun… Leer más

Misioa, ikuspegia eta baloreak

MisioaAzpeitiarren etxebizitza premia asetzea. Etxebizitzarako eskubide subjetiboa bermatuz eta zailtasun gehienak dituzten kolektiboen beharrei erantzunez. Arreta berezia jarriko da gazteen emantzipazioan eta adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko neurrietan. Ikuspegia Udalek jarraitu beharreko etxebizitza politikek marko orokorraren izaera duten heinean, eta etxebizitzaren funtzio soziala bermatzeko helburuz, etxebizitzaren 3/2015 euskal legeak jasotako mandatuak betetzea izango da helburua. Kudeaketa eraginkor baterako oinarriak eta baliabideak jarriko dira. Baloreak 1. Zerbitzu publikoa Herritarrei etxebizitzaren ingurukozerbitzu ireki eta osoa eskaintzea duhelburu. 2. Berritzailea Etxebizitza polikaren arloan pausoberri eta berritzaileak ematea izangodu helburu. Izaera eta molde berrikobeharretara egokituko da. 3. Gardena Gardentasunez eramango da aurreraplana. Herritarrei gaiaren ingurukoahalik eta komunikazio zuzena etaosatuena eskainiko zaie. 4. Jasangarria Ingurumen eta hirigintza antolamendujasangarri baten alde egingo du. Bidehorretan, efizientzia energetikoarengaian arreta berezia jarriko du. 5. Gizarte kohesioa ahalbidetuko duena Herritarrak berdintasunez etajustiziaz tratatuko ditu eta mailasozioekonomikoan integratzea izangodu helburu. 6. Euskararen egoera bermatuko duena Azpeitia herri euskalduna da, etaetxebizitza planeko aktuazioen eraginlinguistikoa aztertzeko ebaluazioakegiteko konpromisoa du udalak. 7. Elkarlana Beste erakundeekin elkarlanasustatuko du, elkarlanean etakoordinatuta zerbitzu eta eskaintzahobeagoa eskaintzeko. 8. Parekidea Herritarren aukera berdintasunabermatuko du. Horretaz gain, generoindarkeria jasan duten emakumeenetxebizitza beharrari erantzunaemango dio. 9. Irekia Plan irekia da. Herritarren behar etaekarpenetara irekia, etorkizunekoerronka berrietara irekita izango dena. Leer más

Abiapuntua

1948ko abenduaren 10eko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean (25.1 artikulua), 1966ko abenduaren 16ko Ekonomia, Gizarte eta Kultura Eskubideen Nazioarteko Itunean (11.1 artikulua) eta Europako Parlamentuak, Kontseiluak eta Batzordeak 2000ko abenduaren 7an onartutako Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunean (34.3 artikulua) etxebizitzaren garrantzia soziala azpimarratzen da, eta pertsonen eta beren familien bizi-baldintzak hobetzearekin eta gizarte-bazterketa saihestu eta gainditzeko aukerekin lotzen da. Nazioarteko xedapen horiei lotuta, 1978ko Konstituzioak esplizituki aitortzen du, 47. artikuluan, herritar guztiek daukatela eskubidea etxebizitza duin eta egokia izateko, eta botere publiko guztiei exijitu eta agintzen die beharrezko baldintzak sustatu eta arau egokiak ezar ditzatela eskubide hori benetan bermatu dadin. Etxera etorrita, Euskal Autonomia Estatutuaren 10.31. artikuluan adierazitakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskuduntza esklusiboa dauka hirigintza eta etxebizitza arloetan. Eskuduntza hori betez, Eusko Legebiltzarrak Etxebizitzaren legea, ekainaren 18ko 3/2015 Legea onartu zuen. Lege horren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean etxebizitza duin eta egokia edukitzeko eskubidea erregulatzea. Lege horren 10.2. artikuluaren arabera: “Udalei dagozkie beren titulartasuneko zuzkidura- bizitokien antolamendu, sustapen, kudeaketa, esleipen eta kontroleko eskumenak, baita udalaraubide tasatuko etxebizitza, lokal eta eranskinenak ere, eraikuntza berrikoak izan edo birgaitzeko eta hiri-berroneratzeko berariazko planen ondoriozkoak izan”. Bestalde, 10.3. artikuluaren arabera: “Udalei dagozkie ikuskatzeko, behin-behineko neurriak hartzeko eta eraikinak egoki erabiliko direla bermatzeko esku-hartze… Leer más

Etxebizitza plana

  Hitzaurrea   Azpeitiar guztien bizi kalitatea hobetzea. Horixe da gure egitekoa egunerokoan. Horretarako ezinbestekoa da arlo desberdinetako beharrak aztertu eta politika eraginkorrak abian jartzea. Etorkizuneko erronkei gaurtik erantzuteko helburuarekin osatu berri dugu Azpeitia 2030, etorkizuna denon artean plan estrategikoa. Denontzako Azpeitia denon artean eraikitzen jarraitzeko ariketa izan da. Plan estrategiko horren baitan, etxebizitza beharrari erantzuteko lanketa propioa egiteko beharra plazaratu zen, eta horri erantzunez osatu du Azpeitiko Udalak etxebizitza plana. Azpeitia denontzako izatea nahi dugu; denok bertan bizitzeko aukera berdinak izatea nahi dugu. Etxebizitza bat eskuratzeak, izan alokairuan edo jabetzan, eragin zuzena du herritarren zein familien egoera ekonomikoan. Horregatik, ezinbestekoa iruditzen zaigu molde eta tipologia ezberdinetako etxebizitzen eskaintza publiko jarraitua egitea. Etxebizitza politikaren abiapuntua, duela hainbat urte jarri zuen udalak. Etxe hutsetatik abiatutako politikak bultzatu ditu orain artean. Azken bi urteotan babes publikoko etxebizitza eskaintza zabala ere egin du. Duela gutxi, Eusko Jaurlaritzarekin batera alokairu publikoko 48 etxebizitza eraikitzen hasi da. Esklabetako eraikinean, gazteen emantzipazioa eta herritar zaurgarrienen etxebizitza beharrari erantzuteko. Pixkanaka eman ditugu pausoak. Plan berri honekin, orain artean egindako ibilbidean pauso kualitatibo bat ematea dugu helburu. Orain artekoa abiapuntu izanda, etxebizitza politikan sakontzeko neurri berritzaileak abian jartzea dugu helburu.   Nagore Alkorta Azpeitiko Alkatea     Abiapuntua… Leer más

Medidas de protección social y económica

  15.154 azpeitiarra   Este paquete de medidas que tienes entre manos está destinada a proteger a laciudadanía, en estos tiempos difíciles. En este momento,es preciso observar la situación del momento y hacer políticas para responder a las necesidades de cada azpeitiarra. Siempre, sin perder la visión de futuro, pero sin perder la respondiendo a las dificultades. En esta situación excepcional, trabajamos para ofrecer  protección social y económica a las/los azpeitiarras ,para mejorar su calidad de vida y así, construir una Azpeitia mejor. Para ello, hemos propuesto 11 medidas.Somos 15.154 vecinas/os en Azpeitia. De diferentes edades, géneros. Azpeitiarras de direfentes carácter, origen y sensibilidades. Cada uno con su forma de pensar y de vivir. Cada uno con sus anectodas y su historia; con sus logros y sus expectativas. Somos diversas/os. pero tenemos un elemento común que nos une: Azpeitia. Porque Azpeitia no es un simple lugar para vivir. Azpeitia es una comunidad que formamos las y los azpeitiarras. Sin embargo, como cualquier persona y comunidad, azpeitia también tiene posibilidades de ser un pueblo mejor.Estamos en ello y ese es el objetivo de estas medidas. Estamos trabajando por áreas, por ámbitos, identificando nuevos retos para responder a las mismas. Tenemos como objetivo construir… Leer más

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information