wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Taldeak 6.000€ko saria eta saninazioen bueltan beste saio bat eskaintzeko aukera irabazi ditu.

(Argazkia: Aitziber Arzallus / Uztarria) 

Azpeitiko Udalak eta AZTE tabernarien elkarteak, elkarlanean, maiatzean herriko kaleetan giroa sustatzeko helburuz antolatu zuten bigarren aldiz elektrotxaranga lehiaketa. Maiatzaren 20an, Skapaie taldearekin batera parte hartu zuen Elektrokela Altsasuko taldeak eta bigarren hau izan da garaile. Beraz, 6.000€ko diru saria eta saninazioetan berriro Azpeitiko kaleak musikaz alaitzeko aukera irabazi ditu. Lehia estua izan da talde guztien artean, lehen bi taldeek oso puntuazio parekatua jaso zuten epaimahaiaren aldetik, eta oso puntu tarte txikiak erabaki du irabazlea; Elektrokelak zehazki puntuen %82a jaso du eta bigarren taldea puntu batera gelditu da.
Maiatzaren 6, 13, 20 eta 27an izan dira kanporaketak eta zazpi talde izan dira lehian.