wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Euskarako titulu ofizialak eskuratu nahi dituztenei zuzendutako udako ikastaro trinkoak antolatu dituzte aurten ere Azpeitiko Udal Euskaltegian. Zehazki, C1 aurrez aurreko trinkoa eta online eta A1 mailako ikastaro trinkoa eskainiko dira. Izen-emateko epea irekita dago, eta ekainaren 16ra arte. Horretarako, honako aukerak daude: Udal Euskaltegira joatea (Perdillegi kalea, 1), 943-81 19 47 telefono zenbakira deitzea, edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikora mezua bidaltzea.

Saioen inguruko informazioa

C1 aurrez aurre:  Guztira 115 ordu. Ekainaren 23an hasi eta uztailaren 21 arte. Egunean 5 ordu (08:00-13:15).
C1 online: Guztira 75 ordu. 7 aste guztira. Ekainaren 26tik Irailaren 22ra. Astean behin tutoretzak (ordu bateko saioak).
A1 aurrez aurre: Guztira 120 ordu. A1 maila osoa egiteko aukera ematen du. Egunean 3 ordu. Ekainaren 22tik uztailaren 21ra eta irailaren 1etik 26ra.

Euskaraz doan ikasteko aukera zabalik

Udal Euskaltegian ikastaroen eskaintzaren inguruko informazioaz gain beka sistemaren inguruko xehetasunak ere azalduko dizkiete interesa dutenei. Izan ere, duela zenbait urte jarritako beka sistemaren bidez, langabetuek, adibidez, euskara doan ikas daiteke Azpeitian. Eta bestelako hainbat dirulaguntza ere jaso daitezke.