wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Ekainaren 11n, igandean, Xaguxatar bidearen eguna egingo da Ekoetxeak antolatzen dituen Familia ekintzen baitan. Hirugarrenez egingo da ibilbidea, 10:00etan Ekoetxetik abiatuta. Ekintza familiei zuzendurik dago eta hiru ordu inguruko ibilbidea izatea aurreikusten da. Ekintza doakoa bada ere, aurrez izena hemen behar da hemen edo Ekoetxearekin harremanetan jarrita. 

Xaguxatarren laguntzaz, 6,5km-ko bide zirkularra egingo dute parte hartzaileek. Txikienek erronkak gustuko badituzte, geldiune bakoitzean proposaturiko frogak gaindituz, Azpeitiko altxorra zein den deskubrituko dute. Garapen Jasangarriaren hainbat klabe ezagutuz.