wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Eraso matxisten inguruko informazio eman, kezkak argitu, aholkularitza eskaini eta laguntzeko gunea jarriko da, Sanjuandegin. Iaz jarri zen lehen aldiz, eta aurten, zerbitzua indartuta, bi egunetan izango da gunea. Zehazki ekainaren 2 eta 3an, ostiral eta larunbatean, egongo da. Ostiralean 20:00etatik 00:00etara bitartean izango da eta, larunbatean, 13:00etatik 15:00etara eta 20:00etatik 00:00ak arte izango dira Baigera aurreko karpan, gaian adituak diren pertsonak, erasoen inguruko informazio eta kezkak argitzen, aholkatzen eta laguntza eskaintzen.

Sanjuandegiko festetan, eraso matxistei aurre egiteko kanpaina berezia jarriko dute Azpeitiko Udalak, Emakume Txokoak eta Emakume Mahaiak, elkarlanean. Iaz, lehen aldiz, izan zen eta aurten, zerbitzua indartuta, ostiral eta larunbatean eskainiko da zerbitzua. Herritarrak gustura libre eta seguru festaz gozatzeko helburuarekin egingo da kanpaina. Festa giroan erasoen inguruko sentsibilizazioa egin, informazioa eskaini eta arreta zerbitzua eskainiko da horretarako. Baigera II. aren aurrean, erasorik gabeko gunea ere jarriko da, bertan gaian adituak diren pertsonak izango dira erasoen inguruko informazio eta kezkak argitzen, aholkatzen eta laguntza eskaintzen.

Eraso matxista gabeko gunea

Kanpaina abian jartzearekin batera, edozein erasoren aurrean arretarako telefonoak ere gogorarazi nahi ditu erakundeak:

- Gizarte Zerbitzuak: 943 15 72 92
- Udaltzaingoa: 092 edo 943 15 13 13
- Ertzaintza: 943 08 37 80
- Emakumeen Txokoa: 688 751 000
- Parekidetasun saila: 943 15 79 28
-Satevi (24h informazio eta arreta zerbitzua): 900 840 111

Indarkeria matxistari aurre egiteko gida