wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Aurten ere aniztasun funtzionala duten herritarrentzako ordutegi bereziak egongo dira eta 18:00ak arte ez da musikarik izango. Horretaz gain, ekainaren 1ean izango da Umeen Eguna. 

Iristear dira Sanjuandegiko festak eta haur eta gaztetxoentzako tiobiboak ere, urtero bezala epaitegi aurreko aparkalekuan izango dira. Maiatzaren 26an irekiko dituzte eta ekainaren 4ra bitartean izango dira bertan. 

Azken urteotan bezala, aniztasun funtzionala duten herritarrak kontuan izanda, hainbat egokitzapen izango dira. Hala, tiobiboak 17:00etan izango dute irekiera ordua, eta 18:00ak bitartean ez da musikarik izango. Horretaz gain, maiatzaren 28an eta ekainaren 3an 11:00etatik 12:00etara eta maiatzaren 27 eta ekainaren 4an 16:00etatik 17:00etara aniztasun txartela duten pertsonek eta beren familiek soilik muntatu ahalko dute barraketan.

Umeen Eguna

Ohi bezala, bakarrak dauden bitartean, Umeen eguna egingo da. Ekainaren 1ean izango da zehazki. Egun horretan, 17:00etatik 22:00etara bitartean 1€ balioko du barraketako buelta bakoitzak.