wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Abendutik irekitzen da txokoa 0-8 urte bitarteko haur eta familientzat. Hasiera batean, martxoaren bukaera arte irekita izatea aurreikusten zen, baina izan duen harrera ona eta erabilera egokia ikusita, udalak irekita mantentzea erabaki du; hala ere, erabilera aintzat hartuta hainbat egokitzaen egingo ditu ordutegian. 

Neguan haur eta gurasoek jolaserako aterpea izateko helburuz jarri zuen abian Azpeitiko Udalak kiroldegiko txokoa. Abendutik martxoaren bukaerara irekitzea zen hasierako asmoa, baina zerbitzuak duen harrera ona eta erabilera egokia ikusirik, eta hainbat eskaera kontuan izanda, asteburuetan irekita mantentzea erabaki du. Hala ere, orain arteko erabilera aztertu ostean ordutegian hainbat egokitze egingo ditu. 

Neguan, haurrekin egon eta jolasteko aterpe baten falta ikusirik proba gisa hasi zen kiroldegiko gune bat familientzako egokitzen. Bertan, 0-8 urte bitarteko haurrak psikomotrizitatea landu eta familian edo beraien arten jolasteko aukera eskaintzen da. Ireki zenetik orain arte, 295 familia ezberdinek erabili dute gunea eta 523 sarrera izan ditu. 

Espazioan material ezberdina egoten da erabiltzaileen eskura eta erabilera oso egokia egin da orain artean. Abian jarri zenetik erabiltzaileek hainbat eskaera egin dituzte, eta zerbitzua hobetzeko helburuz erantzuna eman zaie. Besteak beste, material gehiago erosi da eta haur eta helduen erosotasunerako komunetan haur txikiei pardelak aldatzeko gunea jarri da.

Ordutegia egokituko da

Arrakasta ikusirik, eta erabilera aztertu ostean, asteburuetan irekita mantenduko da. Larubata eta igandeetan irekita mantenduko da eta ordutegia 19:30 arte luzatuko da. Ostiraletan aldiz, erabilera txikia egon denez eta kirol jarduera ezberdinek duten erabilera kontuan izanik  hemendik aurrera ez da familia txokorik izango. Aste Santuetako opor egunetan,  berriz, kiroldegiaren harrera ordutegian irekita egongo da. 

Ordutegia:
Larunbata-igandea: 11:00-19:30 bitartean
Jaiegunetan*: 11:00-12:30 (arratsaldeetan itxita)
Pazko Astean: 11:00-12:30 / 17:00-19:30