wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Azpeitiko Udalak ur hornidura sarea, saneamendua eta erabilera hobetuz eskaintzen duen zerbitzua eta uraren kalitatea hobetzeko neurriak hartzen ditu. Epe laburrean, mikrosektoriazioa egiteari ekingo dio, ur galerak gehiago kontrolatu eta ur ahalik eta gutxien galtzeko. 

Gaur, martxoak 22, Uraren Nazioarteko Eguna da. Ura oinarrizko behar bat da, baina munduan lau pertsonatik batek ez du ur edangarririk. Uraren saneamendua eta erabilera gai garrantzitsuak dira munduan; baita herrietan ere. Horregatik, ezinbestekoa da uraren kalitatea, saneamendua eta erabilera hobetzeko neurriak etengabe hartzea.

Azpeitiko Udalak Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin elkarlanean kudeatzen du herriko ur hornidura sarea. Elkarlan horren baitan, urtez urte herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetu eta uraren kalitatea eta kudeaketa hobetzeko lanak egiten dituzte. Gaur egun, besteak beste, uraren kontrolerako 7.000 kontagailutik gora daude herrian, eta 10 urte baino gehiagokorik ez dago. Horretaz gain, ur hornidura sarea hobetzeko helburuz, azken hamarkadan 2,5 milioi baino gehiagoko obrak egin dira.

Mikrosektorizazioa, hobetzeko
Aurrera begira, datozen hamarkadan egin beharreko berrikuntzen plana egina du Azpeitiko Udalak eta 3,5 milioi euro inguru inbertitzea aurreikusten du. Bide horretan, ur horniduraren mikrosektorizazioa egiteko obrak hasiko dira laster. Hau da, uraren banaketaren kontrola eta ezagutza hobetu eta ur jarioen eta erregistratu gabeko kontsumo puntuen identifikazioa hobetuko da. Gaur egungoak baino eremu txikiagoko sektoreak sortuko dira, hau udalerriko ur hornidura sareko puntu ezberdinetan instalatuko diren emari neurgailu sektorialen bitartez gauzatuko da. Horrez gain, sareko zuntz zementuzko bi tarteren ordezkapena ere definituko da, bat Landeta industriagunean eta bestea Arana kalean. Neurgailu sektorialak ere jarriko dira Urrestilla, Izarraitz, Alde Zaharra, Goiko Kale, Euskalerria eta Salbe auzoan.

Araztegiaren ahalmena handitu da

Badiolegin (Lasao) dagoen Urola Erdiko araztegiak ibaira egiten diren ixurketen inguruko arautegi berrira egokitzeko obrak egin ostean ura arazteko ahalmen handiagoarekin jarri berri da abian. Ezarritako jarraibide berriak betetzeko, azpiegitura birmoldatu da bukatu berri diren obren bidez. Likore mistoan oinarritutako sistemaren bidez, zeuden putzuak mantenduz egin da obra zibila, eta putzu gehigarri bat ere egin da Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako ura eta Lapatxeko zabortegiko lixibiatua tratatzeko.


Gipuzkoako Urak eta Lapatx Zabortegiak adostutako hitzarmenaren bidez finantzatuko dira obrak aurrekontuaren % 72a Lapatxek ordaindu du eta %28a Gipuzkoako Urakek. Horrela, instalazio berriak Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako urak eta Lapatxeko zabortegiko lixibiatua tratatuko ditu. Lapatx zabortegiko lixibiatua gutxitzen doan heinean, gainera, instalazioek ahalmen handiagoa izango dute Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako urak arazteko.