wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Azpeitiko Udalak Madalena auzoko baselizaren ingurua eraberritzeko lanak bukatu berri ditu., eta obren emaitza ikusten izan berri dira Agustin Lizarralde Turismo zinegotzia eta Aitor Bereziartua hirigintzakoa.

Eremu hori "berreskuratu zein egokitzeko eta Madalenako baseliza eta ospitalea ondare babestuak balioan jarri eta ingurua erakargarriago egitea" izan da azken eskuhartze horren helburua Lizarralderen hitzetan.
Aurrez, eremu horretako hainbat etxe erosi eta eraitsi zituen udalak, auzoa eraberritzeko helburuz. Azken obra horietan 170.263,77€ inbertituko ditu udalak.