wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Apirilaren 7tik 9ra Infantil nesken futbol txapelketa jokatuko da; ekainaren 9tik 11ra bitartean alebin mutilena eta ekainaren 16tik 18ra, lehen aldiz alebin neskera. Aurten lehen aldiz hiru txapelketa jokatuko dira bi neskenak eta bat mutilena. Nagore Alkorta alkateak "nesken kirolak eta nesken futbolaren bisibilizaziorako horrelako txapelketek izugarrizko garrantzia" dutela azpimarratu nahi izan du  aurkezpenean. horretaz gain, futbol txapelketa bat baino gehiago akontezimendu sozial bat dela ere gaineratu nahi izan du. Aurkezenean ondoan izan ditu Mikel Garcia Azpeitia Cup-eko ordezkaria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendari Iker Goiria eta Domusa Teknikeko lehendakaria, Josena Otaegi.