wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Gizarte Zerbitzuen bulego berriak abian izango dira astelehenetik, martxoaren 20tik, aurrera. 1766ko Matxinada Kaleko 3-4 zenbakira, Artetxe aurrera, joan beharko dute hemendik aurrera zerbitzua jaso nahi duten herritarrek. Egun horretan, 10:30etan inaugurazioa egingo da eta 12:00ak bitartean, herritarrentzako ate irekiak izango dira, egoitza berria ezagutu dezaten. Udalak herritarrak azpiegitura berria ezagutzera gonbidatu nahi ditu.

Bulego aldaketa tarteko, bihartik ostiralera bitartean, udaletxeko gizarte zerbitzuen harrera itxita izango da. Hala ere, zerbitzua telefonoz, 943 15 71 92 telefono zenbakira deituta, eta beharrezkoa ikusten den kasuetan aurrez aurre ere eskainiko da.

Azken urteotan Gizarte Zerbitzuen saila asko hazi da, bai zerbitzuen kopuruan eta baita herritarren beharrei erantzuteko giza baliabidetan ere. Udaletxeko bigarren solairutik atera eta behe solairuan herritarrengandik gertuago, eskurago, egoteko helburuarekin lekualdatzea erabaki zuen udalak. Obrak egin ostean, datorren astean irekiko da.