wrapper

Etxebiden izena emanda daudenek abenduaren 5era arteko epea dute Esklabetako zuzkidura-etxeetan
Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Azpeitiko Esklabak komentu zaharrean gazteentzako 48 zuzkidura-bizitoki alokairuan esleitzeko prozesua hasteko agindua. Izena emateko epea asteazken honetan (azaroak 22)
Hiru ikastetxeetako ikasleak, elkarrekin zumitzezko jolasgune  bizi bat osatzen
Zumitzezko jolasgune bat osatzeko prozesuan murgildu dira Karmelo Etxegarai, Ikasberri eta Iraurgiko LH5 eta LH6 mailetako ikasleak. Loiolako bideko belardian kokatuko da, eta haurrek beraiek diseinatu eta erabakiko dute nolakoa izango den gunea;
Esklabetako alokairurako 48 etxebizitzen obrak bide onetik doaz
Etxebizitza horietan bizitzeko interesa dutenek, Etxebiden alokairurako aukeran alta emanda egon behar dute; Azpeitian erroldatutako gazteek izango dute lehentasuna Eusko Jaurlaritzaren eta Azpeitiko Udalaren elkarlanaren ondorioz, esklabetan

AzpeitiaOroimena

plangintza orokorra eu

Gaurtik abian da kultur sortzaile gazteei eta berriei zuzenduriko Sormenerako beken 2023. urteko deialdia. Beka urtez urte indartzen eta sendotzen doa, eta gaur egun 20.000€ko beka da; 12.000€, sormen proiektuak sustatzeko baliatuko dira, eta beste 8.000€ak bi sormen egonaldi laguntzeko. Bekaren nondik norakoak azaldu eta aholkularitza jasotzeko saioak ere egingo dira sortzaile berriei bekara aurkezten laguntzeko. Proiektuak aurkezteko azken eguna apirilaren 11 izango da.

Zortzigarren urtez jarraian, sormen prozesuak eta sortzaile berriak erdigunean jarri eta baliabideak eskaintzea helburu duen beka abian da. 2023ko Sormen Beken deialdia indarrean da gaurtik eta apirilaren 11ra bitartean egin daiteke eskaera. Iaztik, bekak bi modalitate ditu: alde batetik, beti bezala sormen proiektuak sustatzeko 12.000€-ko laguntza izango da, eta, bestetik, bi sormen egonaldi lagunduko dira diruz 8.000€rekin.


Eneritz Albizu Kultura kulturabatzordeburuaren hitzetan, "Sormen prozesuari dagokion balioa eta duintasuna emateko bidean sakontzen jarraitzen dugu. Ez dugu kulturarik gabeko herria ulertzen, horrek ezinbestean esan nahi du sortzaileen baldintzak hobetzeko eta haien ondoan egoteko apustua egitea dagokigula, herri bezala eta erakunde bezala". Bide horretan, ezinbesteko bidelagun bilakatu da Kulturaz: “Beka jasotzen dutenen bidelagun izaten dira, laguntza teknikoa, aholkularitza eta animikoa ematen diete Dinamora datozenei eta horrek beka bera indartu eta sendotu du”. Izan ere, beka jasotzen dutenek Dinamoan lan egiteko aukera izaten dute eta eskura izaten dituzte bertako baliabide material eta humano guztiak.


Garazi Lazkano Kulturazeko kideak sortzaile edo hasi berriak animatu nahi izan ditu: "Kultur sormenerako proiekturen bat edo ideia bat duten guztiak animatuko nituzke, sormen beken inguruko informazioa jasotzeko saiora edo banakako aholkularitza saioetara. Gu sormen beken inguruko informazioa eman edo proiektua nola garatu dezaketen laguntzeko gaude: hitz egiteko, hausnartzeko, bidelaguntza emateko…” zehaztu du.


Gari Arambarrik 2021ean Sormen Egonaldia egiteko aukera izan zuen bekaren bidez. Jonathan Escapak, berriz, iaz bere proiektua gauzatu ahal izateko bultzada izan zuen bekarekin. Biei ere beren sorkuntza ibilbidean lagundu diela azpimarratu dute.
Arambarrik hiru bat hilabeteko egonaldia egin zuen Dinamoan, irudiaren eremuan: “Oso esperientzia positiboa izan zen eta arrez gero beste hiru-lau aldiz bueltatu naiz. Orain ere egonaldia egiten nago”.


Escapak bazekien Sormen Beka zegoela eta azken hiru-lau urteetan beti egon zen tentatuta baina ez zen ausartu iaz arte: “Beti bilatzen nuen iaz aurkezteko zerbait. Bilbon ikasketak egiten ari nintzen eta bukatzen ari nintzela ikusita, zer egin ez nuenez argi, bekara aurkeztu nintzen. Nik pertsonalki ez dut lan egiteko espaziorik eta Dinamoan lan egiteko gune bat izatea luxua izan da. Oso gustura izan naiz lanean hemen”.


Dinamoko espazioak, Kulturazeko kideek eskaintzen duten laguntza eta bekaren diru laguntza bera ezinbestekotzat izan dituztela ere gaineratu dute: “lantaldea beti dago prest laguntzeko eta hori eskertzekoa da”.

Webinarra eta aholkularitza
Beka herritarren artean ezagutarazi eta bultzadatxoa falta dutenei aholkularitza eskainiko dute iaz bezala Kulturazekoek. Hala, martxoaren 16an, 18:00etan bekaren inguruko xehetasun orokorrak azaltzeko webinarra egingo dute. Horren ostean, Martxoaren 22an eta 23an sortzaileei beren proiektuen inguruko aholkularitza ere eskainiko diete. Bi horietarako izena eman beharko da.

Sorkuntza Bekaren deialdia 
Beken inguruko webinarrerako izen ematea 

Aurrez aurreko aholkularitza saio pertsonalerakoizen ematea

Iazko beken bidez sortutakoak, ikusgai
Martxoaren 3tik 19ra bitartean 2022ko sorkuntza beken emaitza ikusgai dago Betharrametako erakusketa aretoan. Astegunetan, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara izango da zabalik. 2022ko Sormen Bekei esker, Eider Beobideren eta Maria Osesen eta Katixa Goldarazenaren proiektuek sormen egonaldia egiteko beka bana jaso zuten; Sara Madrazok, Sabrina Romerok, Julen Agirrek, Jone Arriolak, Jonathan Escapak eta Jon Barkinek, berriz, sormen prozesuko beka.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information