Pasa den astean egin zen hausnarketa prozesu horren lehen bilera eta ikastetxeetako, guraso elkarteetako eta udaleko ordezkariez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikari batek ere hartu zuen parte bertan. Egoitz Arruti Kirol Batzordeburuaren hitzetan “positiboa” da prozesu honi ekitea: “Kirola hezteko tresna garrantzitsua da eta hezitzailea da. Beraz, egiten dugun horren inguruan hezkuntza komunitateak elkarlanean horren inguruko lanketa egitea ezinbestekoa da. Pauso garrantzitsua da eman duguna; ziur prozesua bera aberasgarria eta interesgarria izango dela”, adierazi du.
Eskola kirolaren inguruan hausnartzen hasi dira ikastetxeak eta udala
- 09/12/2022
Eskola kirolaren inguruan hausnartzeko prozesua abiatu dute Azpeitiko Udalak, herriko ikastetxeeek eta guraso elkarteek. Azpeitiko Udalak osatu duen Kirol Planaren baitan, Eskola Kirolaren inguruko hausnarketa egitea eta egitasmo hori birpentsatzea zehaztu ziren erronka gisa. Orain, ekin dio udalak hainbat eragilerekin elkarlanean erronka horri.