Gero eta gertuago daude Gabonak, eta jai egun horietarako hainbat ekintza antolatu ditu udalak. Udal Gazteria sailetik, abenduaren 26, 27, 28 eta 29rako antolatuko dira ekintzak eta goiz ekintzak nahiz egun osoko irteera bat egitea aurreikusten da. HH5etik LH6ra bitarteko haur eta gaztetxoentzako ekintzak izango dira.
Ekintzen kostua 15€koa izango da eta izen-ematea online egitea lehenetsiko da, abenduak 7a bitartean. Hala ere, Gazte Informazio bulegoan era presentzialean egiteko aukera izango da.
Gaztelekuari dagokionean, aurrerago adieraziko dira ekintzen nondik norakoak
Edozein zalantza izanez gero, 943 15 71 61 edo 943 15 71 60 telefonoetara deitu edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikoetara idatz daiteke.
Gabonetarako ekintzetan abenduaren 7ra bitartean eman ahal izango da izena
- 26/11/2022