wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

 

Azpeitiko Udalak Emakume Txokoaren bidez eskaintzen dituen Jabetza Eskolako ekintzen baitan, atzo eta herenegun, Hirigintza feminista: Espazioa, boterea, gorputzan eta erresistentziak ikastaroa egin zen. BErtan, Eider Ayerdi Anakabek gidatuta hirigintza neutroa ez dela eta hirigintza feministaren inguruko nondik norakoak ezagutzeko eukera izan zuten parte hartzaileek.

Ikastaroan azaldu da espazio arkitektonikoa emakumearen zapalkuntzarako bidea dela. “Arkitektura beti erabili izan da ezberdintasun sozialak areagotzeko eta identitateak ezartzeko”, zioen Kuhlmann-ek. Eta ondorio berera iritsi dira ikastaroan.


Arkitekturaren teoria ere balore eta arau maskulinoen baitan oinarritzen da. Herrien espazioen banaketak kultura eta harremanak modu konkretu batean eraikitzen dituela azaldu zuen Ayerdik. "Genero rolen araberako banaketa espazialak, ezinbestean esklusio soziala ekartzen dute", zehaztu zuen.  Gaur egun, hirien zentroa dimentsio produktiboak hartzen du eta beste guztia "ahaztu egiten" dela nabarmendu zuen eta dimentsio erreproduktiboa alde batera uzten dela.  Honek, ezinbestean, ertzetan dauden pertsonengan indarkeria eragiten du, espazioaren erabilera mugatuz eta arriskuak sortuz. 

Espazioak, komunitateak "maila kolektiboan eragiteko gune seguruak" izan beharko luketela eta denentzako atseginak. Horretarako espazioen edo herrien diseinuan parte-hartzea bultzatzea ezinbestekotzat jo dute. Eta ondorioztatu hirigintza ikuspegi feminista batetatik abiatuta herri bizigarriago bat lortu daitekeela.