wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Atzo, azaroak 20, Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna izan zen. Haur eta nerabeak eskubidedun subjektu gisa aitortzeko begirada aldatzeko beharra dago. Jesper Juul terapeuta daniarraren arabera, “badakigu subjektu-subjektu moduan izaten diren harremanak, harreman horretan inplikaturik dauden pertsona ororentzat emaitza hobeak dituela: eraikitzaileagoak, emankorragoak eta talde sentimenduentzat mesedegarri direla”. Emozioen mundu zabal eta nahasi horren baitan, gaur, seme-alaben emozioen lanketarako bigarren tailerra jarri da abian. 

Interesa piztu da Azpeitian seme-alaben emozioen inguruan antolatu den ikastaroak. Azpeitiko Udalak, Gaztematika eta Foru aldundiko Gazteria Departamenduarekin elkarlanean haur eta nerabeen gurasoentzako ikastaroa antolatua zuen azarorako. Tailerrean 20-30 pertsonentzako lekua zegoen, baina 80 lagunetik gora izena emandakoak. Interesa ikusirik, bigarren saioa antolatu du Azpeitiko Udalak, baina hala ere, itxaron zerrendan parte hartzeko gogoz gelditu dira hainbat herritar, Lehen saioa azaroaren 13an hasi zen, eta gaur eman zaio hasiera bigarrengoari. Interesa eta gaia lantzeko beharra ikusirik, abenduaren 15erako hitzaldia ere aurreikusi du gai beraren inguruan. 

Abenduaren 15erako Jolasa, haurren garapenerako gakoa. Nola izan haurren bidelagun kontziente hitzaldi bat zuen aurreikusia udalak, baina emozioen lanketaren interesa ikusirik, gai horren inguruko hitzaldia eskainiko da, eta aurrerago zehaztuko da jolasen inguruko saiorako data berri bat. 

image 6483441