wrapper

Babes soziala, tokiko ekonomia sustatzea eta trantsizio energetikoa ardatz dituen aurrekontu
Udal Gobernuak prest du 2023. urteko aurrekontu proposamena. Abenduaren 13an horiek onartzeko plenoa egitea aurreikusten du eta gaur eman ditu aurrekontu proiektuaren proposamenaren inguruko xehetasunak. Azpeitiarren beharrei erantzuteko
Euskarara emozioen bidez erakartzeko eta integrazioa errazteko helburuz Harrera Egitasmoa abiatu da
Etorri berriak hizkuntzaren eta emozioen bidez herrian integratzea, horixe da Azpeitiko Udalak sustatuta Udal Euskaltegiaren bidez ikastetxeetan ipinitako programaren helburua. Kepa Urbieta Udal Euskaltegiko irakasleak landu eta osatutako
Zinuema, zinema aretoetan euskarazko eskaintza bermatzeko ekimena igandean hasiko da Azpeitian
Azken ikerketek argi erakutsi dute euskarazko kultur kontsumoa erdarazkoen oso azpitik dagoela. Euskal Herri osoan gertatzen da hori, baita udalerri euskaldunetan ere. Gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoari buruz UEMAk argitaratutako ikerketak ere

AzpeitiaOroimena

AzpeitiaOroimena

Azaroaren 26an, larunbata, 18:00etan, da hitzordua. Hilabete luzez Azpeitiaren historiari justizia egiteko meomentua izango da. Francoren diktadura garaian, batez ere 50 eta 60. hamarkadan Azpeitiara etorritako migranteen testigantzak, ausnarketak eta kontakizunik intimoenak biltzen dituen dokumentala estreinatuko da. Azpeitiko Udalaren ekimenez osatu da dokumentala eta Jon Maia izan da zuzendaria. Nagore Alkorta alkateak aurkezpenean esker hitzak izan ditu: "Dokumentalean parte hartzera animatu eta ausartu diren guztiak eskertu nahi ditut. Atzera begiratzea beti ez baita erraza izaten. Gainera, parte hartzaile guztiek esperientzia intimoak kontatu dituzte, beren-bereak. Ausartak izan dira bizi izandakoa kontatzen eta bihotzez eskertu nahi diet". Estreinaldirako sarrera doakoa izango da, baina aurrez gonbidapenak hartu beharko dira online edo Sanagustin kulturgunean. 

Hamarkada asko eta euri asko egin du Espainiatik, Extremaduratik, Errebalera lehen migarnte haiek iritsi zirenetik. Baina atzera begiratu, memoria, aitortza eta bizitakoa plazaratzeko momentua dela usta du Udalak. 50. eta 60. hamarkadan, ehundaka izan ziren Espainiako hanbat txokotatik Euskal Herrira, tartean Azpeitiara bizi hobeago baten bila etorri zirenak. Gerra galdutakoak ziren, lanera zetozenak. 0tik bizi berri bat eraiki nahi zutenak. Hasierak ez dira errazak izaten, eta kontraste kulturak zein hizkuntzarenak ez zuen errazagoa egin hasiera hura. Azpeitiko Udalaren enkarguz Jon Maiak osatu du Kastellanuek dokumentala, eta 20 bat lagun elkarrizketatu ditu horretarako. Estreinaldia azaroaren 26an, 18:00etan egingo da Soreasu antzokiak, protagonistak zein zuzendaria bertan direla. Gonbidapenak dagoeneko eskuratu daitezke Sanagustin kulturgunean aurrez aurre eta online.

Aurkezpenean izan dira, Nagore Alkorta alkatea, Jon Maia dokumentalaren zuzendaria, eta benetako protagonistak; Filo Perez, Felipe Murillo eta Irune Boo, dokumentalean parte hartu duten azpeitiarrak. "Garai zailetan, lan eta bizitza hobeago baten billa etorri ziren Azpeitira. Inoiz ez da erraza dena atzean utzi eta bizi berri bat, inguru berri batean eta hizkuntza ezezagun batean hastea. Ehundaka izan ziren Azpeitira, lanera, etorritakoak. Xanjuandegira etorri ziren gehienak. Batzuk denborarekin itzuli egin dira beren sorterrira, baina asko dira bertan dira bertan errotu direnak ere; azpeitiarrak direnak", azaldu du. 

Hasierak ez direla inoiz errazak izaten aipatu du eta "askotan, erraz ere ez diegu jarri", nabarmendu du. Dokumentalean ere gauza "ederrak bezain gaziak" agertzen dira, "zer pentsatua ematen duten adierazpen eta azalpenak. Baina elkar ezagutuz, gerturatuz eta zubiak eraikiz, Azpeitia deituriko herri eder bat eraiki dugu", zehaztu du. "Memoria ariketa egin nahi dugu, hasieran esan bezala, aitortza bat egin nahi diegu. Migranteei lekua eskaini zien Azpeitiak, eta herriaren historian eta aniztasunean beren alea jarri dute beraiek". 

Protagonistak izan duten ausardiagatik eskertu ere egin nahi zian ditu: "Eskerrak eman nahi dizkiet, dokumentalean parte hartzera animatu eta ausartu diren azpeitiarrei. Atzera begiratzea beti ez baita erraza izaten. Ausartak izan dira bizi izandakoa kontatzen eta bihotzez eskertu nahi diet. Eta hitza eman aurretik, Jon Maia ere eskertu nahi dut. Mimoz gure herriaren memoria pantailara ekartzeagatik, eta zoriondu nahi dut egin duen lan ederragatik". 

Jon Maiak lan hau "mimoz egitea besterik" ez zuela esanez hasi du bere hitzartzea: "Nire familiaren historia da, beste milakarena bezala. Nire bizitzan beti oso presente izan dudan gaia izan dira migrazioa Euskal Herrian". Gerra galdutako migranteak gerra hartu zuen herri batera etorri zirela azpimarratu du. Lanera. "Gaur egungo migranteek baldintza zailak bizi badituzte, pentsa gerra galdutako haientzat", zehaztu du. Dokumentalarekin betiko estereotipo edo klixeekin apurtzea bilatu du Maiak. "Historiaren pasarte hori ezagutzeko balioko dio askori dokumentalak. Iraganetik ikasi eta etorkizunerako adostasunetarako oinarri gisa". Euskaraldia hasi den eguna izanik, hizkuntzari ere egin diote erreferentzia, eta "euskarari egindako ekarpena" azaleratu dute. "Askok euskara ikasi dute, eta ezin izan dutenek beren seme-alabei eman diete". Hizkuntza inklusiorako ate nagusia izan da: "Komunitate eta kultura baten parte izatearen beroa eskaini diete, diruz ordaindu ezin datekeena", gaineratu du. 

Ilusio handiz osatutako lana dela gaineratu du: "Beti izan dut buruan horrelako zerbait egitea, Euskal Herriko txoko ezberdinetako migranteekin, baina Azpeitiko Udala aurreratu da, eta herriko testigantzen bilketa egin du. Beste Azpeitia bat, beste errelato bat ezagutzeko aukera eskaintzen du. Azpeitia bernean dagoen baina gaur egun oraindik gehiengoarentzat ezezaguna dena". Dokumentalak ordu eta erdi inguru irauten du, bertan 20 bat pertsonaren bizipenak agertzen dira, tartean Quintana de la Serenako alkatearenak, baita garai hartako Azpeitiko artxiboko irudiak ere zein Quintana bertakoak ere, Maia, bertan izan baita hainbat garbaketa izaten. "Urte askoren ondoren, gure abuela eta abueloei zein aita-amei omenaldia egiteko momentua da". 

Irune Boo azpeitiarra da. Gurasoak migranteak izan ziren eta bera azpeitiar "peto-petoa" bada ere, hainbat sentipen gazi-gozo bizi izan ditu. "Ni beti oso identifikatuta sentitu izan naiz Jon Maiarekin, ni ere migranteen alaba izanik, neure barne gatazka edo intseguritateak izan ditudalako", azaldu du. Maiak Hezurbeltzak taldea osatu zuenean izenak eragin zion txokea ere izan du mintzagai: "Auzoan beti bazegoen nire gurasoen jatorriari erreferentzia eginez hezurbeltza deitzen zidan bat. Eskolan zein institutuan ere izaten nituen nire ezinegonak". Maiak dokumentalean parte hartzeko gonbita egin zionean baietz esan zion, baina erreparoa ere ematen ziola azaldu du: "Azkenean Azpeitian bizi izan ditut nik bizitakoak, aurrera egin dugu eta agian gauzak ez ditugu berdin ikusten, baina bizitakoa ez du horrek aldatzen". Udala eskertu ere egin nahi zan du: "Errealitate hura azaleratu eta aitortza hau egitea erabakitzeak udalak bizikidetzarako duen apostua azaltzen baitu". 

Azpeitiko eta azpeitiarren bizipenak badira ere, euskal herrietan bizitakoaren isla direla azpimarratu du egileak, eta bertan egiten diren hausnarketak herri guztietarako balio dutela. 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information