wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Aurrera doaz, azaroaren 1ean hasi ziren Euskal Antzerki Topaketak. Asteburu honetan azken txanpan sartu da, eta aurtengo topaketen baitako azken emanaldiak izango dira. Gaur, 19:00etan, estreinatuko da Mairu Antzeki taldearen Intxaurrak antzezlana. Bihar, azaroak 19, 17:00etan Benetan be taldearen Batetik bestera izango da ikusgai eta igandean, ixteko, Metrokoadrokaren txanda izango da Zeozertan dabil baina ez daki zertan emanaldiarekin. Sarrerak antzerkitopaketak.eus helbidean eros daitezke. 

 

INTXAURRA: Gaur, azaroak 19, 19:00etan 

Fitxa artistikoa
• Zuzendaria: Manex Fuchs
• Antzezleak: Ainara Ribera, Gaizka Sarasola, Iban Garro, Josune Etxepare, Juanen Saralegi eta Ritxi Abril
• Testua eta dramaturgia: Gaizka Sarasola
• Soinu diseinua: Ibai Gogortza
• Argi diseinua: Andoni Mendizabal
• Atrezzoa / Eszenografia: Eduardo Conde
• Ekoizpena: Martxel Rodriguez

Sinopsia
Terexa gaixorik dago, baina bera ez du bere osasun egoerak arduratzen. Etxeko intxaurrondoaren osasunak kezkatzen du. Intxaurrondoak ere gaitza badu. Burutan du bere garaian konponbideren bat aurkitu zuela, baina ez du zehaztasunez gogoratzen. Larritasunak, gaixotasunarekin batera, Terexa itotzen du. Bere eldarnio eta ametsetan, familiaren iraganeko hiru mamuren agerpenek, babesa eta konpainia eskaintzen diote. Hala ere, gero eta nekezagoa zaio arnasa hartzea.

 

BATETIK BESTERA: Bihar, azaroak 20, 17:00etan 

Fitxa artistikoa
• Testua: Patricia Urrutia
• Zuzendaritza: Elena Olivieri
• Antzezleak: Patricia Urrutia, Juanjo Otero, Jon Zumelaga
• Musika: Asier Ituarte
• Eszenografia: Amaia Garate
• Argiztapen diseinua eta teknikaria biran: Edu Berja
• Argazkiak: Ainhoa Resano
• Diseinu grafiko eta audiobisuala: Roberto Quintana
• Ekoizpena eta Banaketa: Benetan Be

Sinopsia
Bor-bor batean dago Hezegunea. Udaberriko migrazioa hemen da! Iparrerantz doazen lehenengo bidaiariak heltzen hasi dira indarberritzeko premiaz. Prismatikoetatik adi-adi begiratzen baduzue, laster bereizi ahalko dituzue horietako hainbat. Gehienek alabeharrez ekin diote bidaiari bueltatzeko aukerarik izango duten ere jakin gabe. Zer oztopo aurkituko dituzte bidean? Zer helduleku… Xo, xo, xo… Begira, begira, begira!!
Batetik Bestera hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako umorezko antzerkia da. Giza migrazioei buruz hitz egingo dugu txorien migrazioen bidez. Txoriburu izango gara hausnarketarako abiapuntu izateko grinaz.

Zeozertan dabil baina ez daki zertan: Igandea, azaroak 21, 19:00etan

Fitxa artistikoa
• Zuzendaritza eta idazketa: Oier Guillan eta Marina Suarez Ortiz de Zarate
• Aktore sortzaileak: Maite Aizpurua, Edurne Azkarate eta Javier Barandiaran
• Ekoizpena eta banaketa: Oscar Picazo Rodriguez
• Argiak: Jaime Mayo “Junky”
• Estetika: Idoia Beratarbide & Maria de Bernardo (MARODI)

Sinopsia
Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka: “Gu familia bat gara?”.
Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskrubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana. Familiaren ideiatik tiraka sitcoma eta poesia bisualaren arteko antzezlana osatu du Metrokoadroka kolektiboak.