wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Azpeitiko Udal Musika bandak eta udalak hitzarmena sinatu dute komunitatearen garapena eta kulturartekotasuna bultzatzeko, kultura sorkuntza babesteko eta Azpeitiko musika programazioa aberasteko helburuz. Hitzarmenaren sinaduran izan dira Julen Agirrezabala eta Jon Irigoien bandako kideak eta Mikel Odriozola festetako batzordeburua eta Ainara Larrañaga festetako zinegotzia.

Udal musika bandak hamarkada ugari daramatza musika-tradizioaren berreskurapena sustatzen eta musikaren arloa aberasten bere ekintza eta kontzertuen bidez. Herriko kultur agenda aberasten du, gainera, festa zein bestelako egun seinalatuetan. Eta horri eutsi asmoz sinatu dute akordio berria.