wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Iritsi da, aurten ere, Azpeitia, Azkoitia eta Bergaran egiten den Organo Erromantikoaren Nazioarteko zikloa. Zikloaren lehen kontzertua Azpeitian izango da bihar, urriak 7, ostirala, Loiolako basilikan. David Cassan organista gazte frantsesak emango dio hasiera, 20:00etan. Urriaren 14an, ordu eta leku berean, Loreto F. Imaz eta Itziar Urbieta organisten txanda izango da. Azken kontzertua, berriz, Xabier Urtasun organistak eta Rita Marais sopranoak eskainiko dute urriaren 21ean. Kontzertu guztiak doan izango dira. 

Ikusi egitaraua