wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Udako etenetik bueltan, berriro ere abian dira Udal Gazteria saileko zerbitzuak. Azken egunotan Gaztelekuko hezitzaileak ikastetxeetan gelaz gela dabiltzazerbitzuak nerabeei aurkezten. Horretaz gain, haurren bisitak jasotzen hasiko dira zerbitzua bertatik bertara ezagutzeko helburuarekin.

Urriaren 3an irekiko dira Ludotekak eta urriaren 4an Gaztelekua. Hala ere, aurrez bazkideen izen-emate epeak irekiko dira. Datorren astelehenetik ostiralera, irailaren 26tik 30era arte, biak barne, Ludoteketako izen-emate epea zabalduko da. Egunero arratsaldez Ludoteketan egongo dira, 16:00etatik 19:00etara; eta, ostegunean, irailaren 29an, goizez ere izango da izena emateko aukera, 10:00etatik 12:00etara. Izen ematea ikasturtean zehar joango diren Ludotekan eman behar da izena eta urteko kuota ordaindu beharko da. Bestelako zalantza eta azalpenak bertan argitzeko aukera ere izango da.


Gaztelekuaren kasuan, irailaren 28tik 30era irekiko da izen-emate epea eta 15:00etatik 1900etara eman beharko da izena. Hala ere, irailaren 29an, ostegunean, goizez ere izena eman ahal izango da, 9:30etik 13:30era. Gaztelekuko erabiltzaile izateko ez da kuotarik ordaindu behar, baina bertako erabiltzaile izatea nahi duten DBH1eko zein erabiltzaile berriak izango diren nerabeen gurasoek nahitaez bertaratu beharko dute izena ematera.

Informazio gehiago nahi dutenek telefonoz egin dezakete:
- Iturritxiki Ludoteka: 943 15 11 79
- Txiki Txoko Ludoteka: 943 15 05 16
- Gaztelekua: 943 15 71 61
- GIB: 943 15 71 60