wrapper

Etxebiden izena emanda daudenek abenduaren 5era arteko epea dute Esklabetako zuzkidura-etxeetan
Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Azpeitiko Esklabak komentu zaharrean gazteentzako 48 zuzkidura-bizitoki alokairuan esleitzeko prozesua hasteko agindua. Izena emateko epea asteazken honetan (azaroak 22)
Hiru ikastetxeetako ikasleak, elkarrekin zumitzezko jolasgune  bizi bat osatzen
Zumitzezko jolasgune bat osatzeko prozesuan murgildu dira Karmelo Etxegarai, Ikasberri eta Iraurgiko LH5 eta LH6 mailetako ikasleak. Loiolako bideko belardian kokatuko da, eta haurrek beraiek diseinatu eta erabakiko dute nolakoa izango den gunea;
Esklabetako alokairurako 48 etxebizitzen obrak bide onetik doaz
Etxebizitza horietan bizitzeko interesa dutenek, Etxebiden alokairurako aukeran alta emanda egon behar dute; Azpeitian erroldatutako gazteek izango dute lehentasuna Eusko Jaurlaritzaren eta Azpeitiko Udalaren elkarlanaren ondorioz, esklabetan

AzpeitiaOroimena

plangintza orokorra eu

Azpeitiko Udalak patinaje ikastaroa eskainiko du haur eta helduentzat. Urritik abendura bitartean gauzatuko da ikastaroa; hilabete bakoitzean asteburu batean izango dira saioak, larunbata eta igandetan. Urriaren 22 eta 23an, azaroaren 19 eta 20an eta abenduaren 10 eta 11n izango dira saioak zehazki.

Helduentzako bi talde osatuko dira: hasi berrientzako taldeak 10:00etatik 11:30era izango du klasea, eta, patinetan ondo moldatzen direnen taldeak 11:30etik 13:00etara . Haurrentzako ere bi talde osatuko dira eta arratsaldez izango dute ikastaroa; 17:00etatik 18:30era LH 1 eta 3 arteako haurrentzako ikastaroa eskainiko da eta 18:30etik 20:00etara LH4tik LH6ra bitartekoentzako. Taldeak mugatuak izango dira eta ikastaroa egiteko ezinbestekoa izango da patinak eta kaskoa eramatea. 

Izen ematea dagoeneko zabalik dago eta interesa dutenek igerilekuan edo kiroldegian eman dezakete izena. Kirol Patronatuko bazkideek 30€ ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 50€. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information