wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Iraileko plenoa egingo du udalbatzak bihar, irailak 22, 19:00etan udal pleno aretoan.


Gai zerrenda

1.- Udalbatzak 2022eko ekainaren 6an eta 2022ko uztailaren 1ean egindako aktak onartzea.

2.- Azpeitiko Ekindar Kooperatiba Elkarteak sustatutako “Eguzki instalazio fotovoltaiko bat ezartzeko Plan Berezia”ri behin betiko onarpena ematea.

3.- Tokiko Ekintza Jasangarria eta Tokiko 2030 Agenda Euskadin bultzatzeko Udalsarea 2030 Udalerri Jasangarrien Euskal Sarearen berriztapena egitea (Alkatetzak 2022ko maiatzaren 5ean emandako Ebazpena).

4.- 2022ko Udal aurrekontuan Kreditu aldaketari onespena ematea.

5.- Alkatetzak 2022ko uztailaren 12an emandako Ebazpenaren berri ematea (Udal aurrekontuan 2022-KALD-000007-00 zenbakia duen kreditu aldaketa onartzea).

6.- Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko zergaren kudeaketa eta bilketarako informazioa partekatzeko Udalaren ta GFAko arteko hitzarmena onartzea.

7.- Borondatezko erretiro aurreratuaren gaineko sariak bertan behera uztea.

8.- Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa: Azpeitiko herrian beharrezkoak diren Gizarte zerbitzuak bideratzeko helburu duen laguntza zuzena ematea.

9.- Azpeitiko Udal Kirol Patronatuan hainbat kirol, harrera eta mantenu zerbitzuak kontratatzea: kontratuaren esleipena.

10.- 2023rako jaieguna berrestea.

11.- Alkatetzak 2022ko otsailean eta martxoan emandako Ebazpenen berri ematea.

Mozioa:

12.- Teknologia Jasangarriaren aldeko Urola Aktiboa. Ekologistak Martxan 5Gren hedatzeari buruzko luzapenaren mozioa.