wrapper

Ekindarren eguzki plakak ezartzeko plan berezia onartu da berme juridiko eta legal guztiekin
Atzoko plenoan onartu zen (EHBilduren aldeko eta EAJren aurkako botoekin) Ekindar azpeitiarren energia kooperatibak Urrestillan plakak jartzeko Plan Berezia. Behin proiektuaren tramitazio guztia eginda, obrei lotutako baimenak eskatzeari ekingo
Urriaren 11n, 19:00etarako deitu du Azpeitiko Udalak herritarrentzako batzar irekia
Pasa den astean, gaia publiko egin zenean Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak iragarri moduan, urriaren 11n (asteartea), 19:00etan, Soreasu antzokian egingo da ‘Piaspe’ deituriko eolikoen proiektuaren inguruko batzar irekia, herritarrekin. Batzarraren
Euskara hautu natural izatetik aukera kontziente izateko beharra
Atzo aurkeztu ziren 2021eko udazkenean Sozialinguistika Klusterrarekin elkarlanean egindako hizkuntzen kale erabileraren neurketaren emaitzak. Emaitza onek, euskararen kale erabilera %86,6koa dela neurtu dute, herritarren kezkarekin kontrastatu

AzpeitiaOroimena

AzpeitiaOroimena

Urola Erdiko udalerrietako (Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Aizarnazabal, Errezil eta Beizama) ekintzaileei zuzendutako laguntza eskaera guztiak Azpeitiko Udalak kudeatuko ditu eta eskaerak gaurtik urriaren 7a bitartean aurkez daitezke udaletxean.

Eskualdeko ekintzaileei zuzendutako laguntzak eskatzeko epea ireki du Lanbide enplegu zerbitzuak. Azpeitiko ekintzaileenak ez ezik, eskualdeko osokoen eskaerak kudeatzeaz arduratuko da Azpeitiko Udala. Beraz, udaletxean aurkeztu beharko dituzte ekintzaileek beren proiektuak eta eskaerak. Bi motatako laguntzak izango dira: negozio ideia bat duten ekintzaleentzako lerroa, batetik: eta bideragarritasun plana dagoeneko landuta duten eta jarduera abian jartzeko azken bultzada behar duten ekintzaileei bideratutakoa, bestetik.

Negozio bat abiatzeko ideia dutenen kasuan, bi hilabetez negozioaren azterketa lantzeko konpromisoa eskatzen da deialdi honetan, eta adinaren eta generoaren arabera, onartutako eskaerek 1.000 eta 1.300 euro arteko dirulaguntza jasoko dute. Urola Erdian aurkezten diren eskaeren artean, gehienez zortzi onuradunen proiektuak lagunduko dira.

Jarduera abian jartzeko laguntzari dagokionez, hiru hilabeteko dedikazioa eskaintzeko konpromisoa eskatzen da, eta epe hori amaitu ondoren enpresa abian jartzekoa ere bai. Hori horrela gauzatzen bada, eta adinaren eta generoaren arabera, 1.500 eta 1.950 euro bitarteko laguntza jasotzeko aukera izango dute beste zortzi ekintzailek.

Onartutako ideien eta proiektuen tutorizazio prozesua urriaren 13an hasiko da.

Eskaera orriarekin batera, errolda agiria, Lanbiden izena emanda egotearen ziurtagiria, bizitza laborala eta ogasunean jarduera ekonomikoen zergan, azken urtean, altan ez direla egon adierazten duen ziurtagiria aurkeztu behar dituzte. Horretaz gain, negozio bat abiatzeko ideia dutenen laguntzetara aurkezten direnek beren proiektuaren deskribapena aurkeztu beharko dute; eta, jarduera abian jartzeko lerrora aurkezten direnen bideragarritasun plana.