wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak gazteen eta beste zenbait kolektiboren etxebizitzen alokairurako sarbidea eta emantzipazioa errazteko laguntzak dira. Batezbeste eskatzaileko 1.936€ ko laguntza jaso dute

Azpeitiko Udalak 2021. urteko etxebizitzen alokairurako dirulaguntzak eman ditu. Dirulaguntza lerro hori, batez ere, 18 eta 35 urte arteko gazteen emantzipazioa errazteko helburuarekin sortu zen; baina gaur egun beste hainbat kolektiboren alokairurako sarbidea erraztera ere bideratzen da.

2021. urtean, 47 eskaera jaso ziren, eta horietatik 39 lagunek betetzen zituzten laguntza jasotzeko baldintzak. Ekatzaileek batezbeste 1.936€-ko laguntza jaso dute. 39 eskatzaileetatik 13k, gainera, alokairua Alde Zaharrean izateagatik 50 €ko laguntza gehiagarria jaso dute. Guztira, 75.505,43€ bideratu ditu udalak herritarren etxebizitza premiari aurre egiteko laguntza honen bidez.

Azpeitiko Udala 2013an hasi zen etxebizitzak alokatu ahal izateko dirulaguntzak ematen, eta urtez urte herritar ugarik jasotzen dute laguntza. Hasieran gazteen emantzipaziorako laguntza bazen ere, gaur egun zaurgarriak diren beste hainbat kolektibori zuzenduta ere badago. Hala nola, muugikortasun urria duten herritarrek, bananduta edo dibortziatuta daudenek, 70 urtetik gorakoek eta alargunek ere jaso dezakete laguntza, baldintzak betetzen badituzte.